Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Gure gaiak saileko azken albisteak

Gure gaiak

Euskal Herriko itzulia 2014

Euskal Herriko itzulia 2014

Ordizian hasiko da lasterketa, eta Markina-Xemeinen amaitu.

Albisteak

Alberto Contador (Tinkoff-Saxo), ahalegin betean, helmugara iristear, atzo, Markina-Xemeinen (Bizkaia). / MIGUEL TOÑA / EFE

Bakarrik eta libre doa

2014-04-13
Erlojupeko saio bikaina eginda, Alberto Contadorrek hirugarrenez irabazi du itzulia; espero bezala, Tony Martin izan da nagusi etapan.
Ben Swift (Sky), garaipena ospatzen, amorru biziz, atzo, Markina-Xemeinen. Michal Kwiatkowski (Omega) eta Alejandro Valverde (Movistar) ageri dira ezker-eskuin. / ALFREDO ALDAI / EFE

'Izua', 'Astia' eta... 'Makina'

2014-04-12
Ben Swift britainiarra nagusitu da itzuliko bosgarren etapan, Markina-Xemeinen, azken lau igoeretan onenen taldeari eutsita. 25,9 kilometroko erlojupekoak emango du gaur epaia, Alberto Contador lider dela.
Patxi Vila, Hondarribiko bere etxean, eguneroko lan tresnarekin batera. / ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Buru lanarekin pedalak samurtuz

2014-04-12
Specialized bizikleta enpresaren errendimendu arduraduna da egun Patxi Vila txirrindulari ohia. Txirrindularitza eta teknologia uztartuta, txirrindularien errendimendua hobetzea du erronka.
Allan Davis, Australian, Maite bere neska-lagunarekin. / ALLAN DAVIS

Zelai erditik, eraikuntza lanetan

2014-04-12
Etorkizuna eraikitzeko lan zailean, familiaren eraikuntza enpresa batean ari da lanean Allan Davis, Australian. Futbolean askatzen du barrua, erdilari postuan, Bingera taldean.
Wouter Poels (Omega), eskuak altxatuta, garaipena ospatzen, Arrateko helmugan. Haren atzetik ageri da Alejandro Valverde (Movistar). / GORKA RUBIO / ARP

Mutur saltsa gauean

2014-04-11
Arraten gora lau eraso jo ondoren, Alberto Contadorrek bi segundo galdu ditu azkenean Alejandro Valverderen aldean; Wouter Poels garaile.
Egoi Martinez, baloiarekin, aste honetan, Etxarri-Aranazko bere etxean, Iker eta Maddi 5 eta 2 urteko seme-alabekin jolasean. / EGOI MARTINEZ

Eta besarkada bero bat bueltan

2014-04-11
Euskaltel-Euskadi taldearen proiektua desagertzearekin batera itzali da Egoi Martinezen tropeleko etorkizuna. Bere burua erabat familiari eskainita, etorkizuna egituratzeko lan zailean murgilduta dabil.
Michael Matthews australiarra (Orica-Greenedge), eskuak altxatuta, garaipena ospatzen, atzo, Gasteizko helmugan. / RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Astea, berrehun metroan

2014-04-10
Daryl Impey taldekideari lekukoa hartuta, Michael Matthewsek Gasteizko hirugarren garaipena jarraian eman dio Greenedgeri. Itzuliko etaparik gogorrenean, faboritoen arteko lehia espero da gaur Arraten gora.
Samuel Sanchez (BMC), irribarretsu, Ordizian, Euskal Herriko Itzulia abiatu aurretik. / GOTZON ARANBURU / ARGAZKI PRESS

Zain dauka 'bere' bihurgunea

2014-04-10
2010ean, 2011n eta 2012an Samuel Sanchezek irabazi zuen Arrateko etapa, Euskal Herriko Itzulian. Oroitzapenen kaxa astinduta, igoeraren azterketa zehatza egin du BERRIArekin.

Jareren atzetik abiatzeko

2014-04-10
Txirrindularitza utzita eta proiektuak zehaztu artean, «urtebeteko atsedenaldia» hartzen ari da Mikel Astarloza. Datozen egunotan izango da aita, lehen aldiz.
Tony Martin alemaniarra (Omega Pharma-Quick Step), eskuak altxatuta, garaipena ospatzen, atzo, Dantxarineako helmugan. / JESUS DIGES / EFE

Erlojuari ere ihes egin dio

2014-04-09
Etapa hasieran erasoa jo, ihesaldia gorpuztu, sakabanatu, eta erlojupeko txiki bat eginda irabazi du Tony Martinek bigarren etapa. Valverde saiatu da amaieran erasoa jotzen, baina indartsu erantzun du Contadorrek.
Romain Sicard, herenegun, Euskal Herriko Itzuliko lehen etapan, Gaintza igotzen, ihesaldian atzean geratu berritan. / GOTZON ARANBURU / ARGAZKI PRESS

Iragana? Zer da hori?

2014-04-09
Euskalteletik Europcarrera igarota, «indarberrituta eta ilusioz gainezka» dago Romain Sicard lapurtarra. Iraganeko lesioak ahaztuta, txirrindulari sentitu nahi du berriz ere.
Jorge Azanza, ahalegin betean, Aiako Mendi Lasterketan, parte hartu zuen lehenengoan. / EGOITZ BENGOETXEA

Ez du ikusi nahi jaitsierarik

2014-04-09
Profesional ibilbidea nahi baino lehenago utzita, mendi lasterketei helduta dabil Jorge Azanza, eta dagoeneko begiz jota dauka Zegama-Aizkorri gogorra. Prestaketa fisikorako zentro bat ere irekiko du laster Altsasun.

Orekaren katea eten du

2014-04-08
Gaintzan gora eraso zitala jota, Alberto Contadorrek hamalau segundora urrundu du Alejandro Valverde Itzuliko lehen etapan.

Horrelakoa delako Pablo

2014-04-08
Saiatu dira erretiratzen, baina ez dute lortu. Oraindik. Euskaltelen proiektua desagertu zen lehenengo, Pino Roadena gero... Bila eta bila, telefono dei horren zain jarraitzen du Pablo Urtasunek.

«Ez nengoen sasoian»

2014-04-08
Orain 40 urte, Txomin Perurenak irabazi zituen azkenekoz Ordiziatik abiatu zen itzuliko lehen lau etapak. Miguel Mari Lasa KASeko taldekidea nagusitu zen gero, Donostian.
Tropela, iazko Euskal Herriko Itzuliko lehen etapan, Saxo taldea buruan dela, Azurkin gora. / ANDONI CANELLADA / ARP

Desorekatua ez ote den...

2014-04-06
Bihar hasiko da Euskal Herriko Itzulia, Ordizian, gorabehera askoko ibilbidearekin eta 25,9 kilometroko erlojupeko luzearekin. Contador, Valverde eta Kwiatkowski dira lasterketa irabazteko hiru hautagai nagusiak.
Leire Olaberria, joan den astean, Gaintzara igotzeko 1,7 kilometro aldaparen lehen zatian. / ANDONI CANELLADA / ARP

«Izugarria da igoera»

2014-04-06
Goierri eta Tolosa inguruko errepide gehienak erabat ondo ezagutzen dituen arren, Leire Olaberria beldurtuta geratu da Gaintzako igoerarekin. Biharko etapa arriskutsua izan daitekeela ohartarazi du ikaztegietarrak.

Publizitatea