Gure gaiak

Eusko Jaurlaritzarako hauteskunde kanpaina

Eusko Jaurlaritzarako hauteskunde kanpaina

Albisteak

Hauteskundeen atarian – Feminismoa giltzarri

2020-07-02

Emakumeen presentzia Eusko Legebiltzarrean. Hori da gaurko saioaren abiapuntua; izan ere, aurreko agintaldian emakume parlamentari gehiago izan ziren Eusko Legebiltzarrean gizonezko parlamentariak baino. Emakumeen presentzia handiagoa izateak, baina, ez du zertan esan nahi feminismoak ere presentzia irabazi duenik. Horregatik, testuinguruaren eta gertatu denaren analisia egiten ahaleginduko dira gonbidatuak: egungo egoera zein den eta aurrera begirako arreta-guneak zein izan daitezkeen zehazteko. Arantxa Elizondo EHUko Politika Zientzietako irakaslea, Zuriñe Rodriguez ikerlaria, eta Elixabete Garmendia kazetaria izango dira saioan.

Hauteskundeen atarian – Geroa, euskaratik?

2020-07-01

Euskararen presentzia pandemia garaian. Hori aztertu zuten duela gutxi Martin Ugalde Foroan. Lehentasunen artean ez ote dagoen, horrelako kasuetan bigarren maila batean gelditu ohi den... Testuinguru horretatik abiatuta, alderdien euskararen erabilera izango dugu ardatz gaurko saioan. Horrekin batera, egungo egoera zein den eta aurrera begirako gakoak eta egin beharrekoak zein diren xehatuko dugu. Horretarako, Irene Arrarats Berriako euskara arduraduna, Jon Sarasua kulturgilea eta unibertsitateko irakaslea eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia izango ditugu saioan.

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.