Gure gaiak

Eusko Jaurlaritzarako hauteskunde kanpaina

Eusko Jaurlaritzarako hauteskunde kanpaina

Albisteak

Hauteskundeen atarian – Pandemiaren itzalean

2020-06-30

Gero eta gutxiago falta da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako. Kanpaina hasi da dagoeneko, eta datozen egunotan jende askoren ahotan ibiliko diren gaien artean daude, besteak beste, segurtasun neurriak, posta bidezko bozka eta koronabirusaren krisiak herritarren parte hartzean izan dezakeen eragina. Hain justu, gai horiek ditu hizpide 'Hauteskundeen atarian' saioko lehen kapituluak. Reinaldo Jaio Eusko Jaurlaritzako Hauteskundeetarako zerbitzuburuak, Josean Catalan LABen Gipuzkoako Correoseko ordezkariak eta Ainhoa Novo EHUko Politika Zientzietako irakasleak azaldu dituzte bakoitzaren nondik norakoak.

Hauteskundeen atarian – Eskaera lehendakariari

2020-06-30

Zer eskatuko zenioke lehendakariari? Galdera hori da, hain justu, gaurko saioaren ardatza. Pentsiodun bat, pandemiaren krisiaren eraginez langabezian gelditu berri den pertsona bat eta kontziliazio arazoak dituen beste bat izango dira saioan. Bakoitza bere errealitatetik, haien egoera zein den azalduko dute. Beldurretatik eta kezketatik hasi, eta lehendakari berriarentzat duten eskakizun eta zalantza sorta zein den zehaztuko dute