Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek deitutako grebaren harira, IA Ikasle Abertzaleak taldeak ere mobilizazioak egin zituen atzo, hainbat herri eta hiritan. EAEko Hezkuntza Legea gaitzetsi zuten, eta «hezkuntzaren desegite prozesuaren aurrean antolatzeko deia» egin.
Haien erranetan, legea «konpetentzia bidezko heziketa eredu bat inposatzera dator», non edukiak «pisua galdu» duen, eta ikasleak lan merkatuan eskatzen diren ezaugarrien arabera «moldekatzen» diren.