Albisteak
Garoñako zentral nuklearra eraisten hasiko da Espainiako Gobernua
Lanek hamar urte iraungo dute, eta 475 milioi euroren kostua izango dute. Hondakinekin eta kutsadurarekin kezkatuta agertu da Araba Garoña Gabe plataformak.
Burgosen (Gaztela eta Leon, Espainia) dago Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra, Arabatik oso hurbil.
Espainiako hauteskundeak: Sanchezi ondo atera zaio apustua
PPk irabazi ditu Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, baina ezingo du gobernatu ez bakarrik, ez Voxekin batera. PSOEk Euskal Herriko eta Kataluniako independentistak konbentzitu beharko ditu Moncloan segitzeko.
Hondarribiko alkateak dio alardean andreak eta gizonak ateratzeko lan egingo duela
Irailaren 8an ospatu ohi dute Hondarribian (Gipuzkoa) jaietako egun handia, eta Alardea izaten da ekitaldirik garrantzitsuena. Jaizkibel konpainiak 25 urte daramatza Alardean emakumezkoen parte hartzea bermatzen; izan ere, beste konpainietan ezin izan dute normal desfilatu.
Aurten aldaketak egon daitezke, urte askoan EAJren eskuetan izan ostean, Abotsanitz plataformarena baita alkatetza.
Egunez naziekin, gauez iheslariekin
Saran (Lapurdi), haren hotela hartua zuten naziek. Eta, hala ere, erresistentziarekin kolaboratu zuen Maria Josefa Sansberro 'Maddi' oiartzuarrak, jazarriei muga zeharkatzen lagunduz. Lehenago, 36ko gerrako iheslariei lagundu zien muga pasatzen.
Izarraitz Villaluzek eta Joxe Mari Mitxelenak Sansberroren figura berreskuratu dute hainbat agiri eta lekukotza bildu ostean; Edurne Portela idazleak fikzioaren bidez biribildu du haren soslaia Maddi y las fronteras liburuan.
BERRIAren estilo liburuan ikus-entzunezkoei buruzko atal bat sortu dute
Irizpideak landu dituzte, zehazteko belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin. Horri esker, edonork eskura izango ditu ikus-entzunezkoetan aritzeko irizpide zehatz batzuk.
Remigia Etxarren, Argako erregina
Estefania de Paz aktoreak liburu batean jaso du Remigia Etxarren funanbulista ezezagunari (Iruñea, 1853-1921) buruz idatzitako antzezlana: La reina del Arga (Argako erregina). Ahanzturari aurre egin behar izan dio aktoreak, lehen mailako artista haren bidea ezezaguna baita gehienentzat.
Biktimen gorpuzkiak ateratzen hasi dira Erorien Haranetik
Espainiako Gobernua 128 biktimaren gorpuzkiak ateratzen hasi da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan berrogei familia baino gehiago daude zain handik senideen gorpuzkiak ateratzeko.
Dnieperko presa suntsitzearen ondorioz, 40.000 lagun inguru uholdeak nozitzeko arriskuan
NBEk esan du egun batzuk pasatu arte ez dela guztiz jakingo zenbaterainokoa izan den katastrofea. Kalkulatu dute hamasei bat mila pertsonak etxea galdu dutela jada. Kievek eta Moskuk elkarri egozten diote instalazioa lehergaiekin suntsitu izana.
Kuadrillak eta askatu beharreko korapiloak
Euskal Herriko kuadrillen oinarriak txikitatik ezartzen dira, eta arau jakin batzuk bete behar dira egitura horren barruan irauteko. Hala ere, bertan sortzen diren dinamikek, botere harremanek eta hierarkiek batez ere Euskal Herrian jaio ez direnen bidea oztopatzen dute.