Albisteak

Ruandako genozidioa: eragotz zitekeen genozidio bat
Ruandako genozidioa herrialde horren historiako gertakaririk beltzena izan zen, eta ondorio fisiko eta psikologiko lazgarriak eragin zituen gizartean. XIX. mendeko kolonialismotik 1990eko hamarkadara hartutako erabakien ondorio izan zen sarraskia.
Frantziako armadaren ekintzek eta NBEren ekintzarik ezak zuzeneko eragina izan zuten genozidioan.

Matematikaren ezkutuko lengoaia
Kulturaren eta matematikaren arteko harremana banaezina da. Ohartu ez arren, errealitatea zenbakiz blai dago, eta matematikak berebiziko garrantzia du diseinuan, medikuntzan, bideo jokoetan eta literaturan, besteak beste.

Bilboko Burdin Hesia, arerio bihurtutako babeslekua
1937ko ekainaren 12an hautsi zuten faxistek Burdin Hesia, Bilbo Handia inguratzen zuen defentsa lerroa. Bilbo erortzea lortzeko gakotzat aurkeztu da Alejandro Goikoetxea ingeniari jeltzale desertorea. Baina, ordurako, hegazkin aleman eta italiarrek behatuak zituzten eraikuntza lanak. Eraikitzen hasi zenetik, porrotera kondenatutako azpiegitura zen Burdin Hesia.

4.660 tortura kasu bildu dituzte Eusko Jaurlaritzaren ikerlan batean
Paco Etxeberria auzi medikuak zuzendu du torturari buruzko Tortura: 1960-2013 ikerketa lana. Lau mila lagunek baino gehiagok sinatu dute torturak jasan zituztela dioen agiria. Horietako 202 kasuri Istanbulgo Protokoloaren araberako peritu frogak egin dizkiete; kasuen %98ri eman diete sinesgarritasuna.

Euskarazko egunkariaren alde,«gainezka»
Euskaldunon Egunkaria-ren bultzatzaileek argi ikusi zuten proiektuak herri mugimendutik sortu behar zuela. Euskal Herrian, oro har, 185 batzorde sortu ziren auzo eta herrietan: guztira, 3.000 boluntario aritu ziren proiektua ezagutarazten eta baliabide ekonomikoak lortzen.

Lehen Mundu Gerraren amaiera bukatugabea
1918ko azaroaren 11ko goizeko hamaiketan amaitu zen gerra. Lau urte iraun zuen gerrak: 1914tik 1918ra.
Historiak erantzukizun guztia Alemaniari egotzi badio ere, guztiek izan zuten gerra hura gelditzeko aukera, baina interes politiko eta ekonomikoek pisu handiegia zuten.

Joxean Lasa eta Joxi Zabala, GALen lehen biktimak
1983ko urriaren 15eko gauean Baionan bahitu, Donostian torturatu eta Alacanten hil zituzten, Busoten (Herrialde Katalanak), buruan tiroa jota. Hamabi urte egon ziren desagertuta, harik eta Alacanteko hilerrian gordetako gorpuzkiak identifikatu zituzten arte.
Enrique Rodriguez Galindo (71 urteko espetxe zigorra), Julen Elgorriaga (71 urtekoa), Angel Vaquero (69 urte), Enrique Dorado (67 urte) eta Felipe Bayo (67 urte) zigortu zituzten, bahiketa eta hilketa delituengatik.

Auschwitz, 31.696. argazkia
Higinia Luz Goñi Aiestaran borrokalari komunistaren arrastoari segika, Auschwitzera joan zen Alberto Barandiaran kazetaria 2008ko udan. Postkronikak liburuan idatzi zuen bidaia haren kronika.
Kazetariak kronika hura ekarri zuen berriro gogora 2012ko urrian, Auschwitzeko kontzentrazio esparrura iristen zirenei argazkiak atera zizkien Wilhem Brasse argazkilaria hil zenean.

«Kazetari zintzoaren» soa
Gernikako bonbardaketa euskal herritarrei egozten tematu zen Franco, baina George Steer kazetariak ez zuen dudarik izan: munduari kontatu zion Alemaniako Kondor Legioaren lana izan zela.
1937ko apirilaren 26eko bonbardaketa hura mugarria izan zen Bigarren Mundu Gerraren atarian.