Albisteak
Zabalik da Berria Ikasgela sariketan parte hartzeko epea
BERRIA Ikasgelaren III. Sariketa da aurtengoa, eta bertan parte hartzeko epea irekita dago martxoaren 27ra arte. Parte hartu nahi dutenek ikasgela@berria.eus helbidera igorri ditzakete euren lanak.
Frantzian lehen pausoa eman dute 15 urtetik beherakoei sare sozialak debekatzeko
Parlamentuak lege proiektua ontzat ematen badu, datorren ikasturtearen hasierarako egongo litzateke neurria indarrean. Nerabeen osasun mentala zaintzea da asmoa.
Zibererasoetatik babesteko oinarrizko aholkuak
Maria Txibite Nafarroako presidenteari eta Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariari zibereraso bat egin diete berriki. Erabiltzaile batek haien datu pertsonalak filtratu ditu, beste 45 kargudun publikoren datuekin batera. Aditu batek zenbait aholku eman ditu halakoetatik babesteko.
Geometria fraktala: errepikapena, infinituraino
Geometria fraktalaren bidez uler daitezke naturan arbitrarioak diruditen figura asko: zuhaitzak, hostoak, zainak, elur malutak... Benoit Mandelbrot matematikariak izendatu zituen fraktalak, duela 50 urte.
Ordena onuragarria da buru osasunerako
Hainbat ikerketaren arabera, norbere espazioan ordena jartzeak norbere burua ordenatzen laguntzen du. Adituek diote desordena, eta baita gehiegizko ordena ere, egoera emozional jakin batzuen isla direla.
Amatasunari eta ez-amatasunari buruzko diskurtso berriak
Euskal sortzaileak amatasun eredu hegemonikoa kolokan jartzen ari dira. Ikerketa batek agerian utzi du diskurtso berriak sortzen ari direla. BERRIAk zenbait diziplinatako hiru artistarekin hitz egin du.
Maskaradak abian, euskara ardatz
Hamabortz herritan ibiliko dira maskaradak, apirilaren 25era bitartean. Iruriko, Zalgizeko, Ozaizeko eta Mendikotako gazteak ibiliko dira herriz herri. Euskara erdigunean eman nahi izan dute prestaketa prozesuan.
Heriotzaz hitz egitea tabua izan ez dadin
Heriotzaz hitz egitea eta joateko prozesu hori modu kontziente batean bizitzea gero eta ezohikoagoa da gizarte honetan, baina onura handiak ekar ditzakeelakoan da Hil Arte Bizi elkartea. Horretaz gogoeta egiteko jardunaldi batzuk egin ditu Lekeition.
Euskal presoen egoera: azken fasean sartuta
120 euskal preso inguru daude gaur egun, eta horien erdiak kalera ateratzen ari dira modu batean edo bestean. Sare Herritarraren arabera, azken fasean sartuta dago euskal presoen auzia.