Albisteak
Zenbait gako, euskararen aurkako oldarraldiaren labirintoan ez galtzeko
Euskararen estatusa gaztelaniaren parekoa izateko manifestatu dira ELA, LAB eta Steilas sindikatuak Bilbon. Azken hilabeteotan, eraso judizialak ez ezik, gai horren inguruko albisteen soka luzea izan da. Erreportaje honetan hainbat argibide eta gako eman ditu BERRIAk, auzia zertan den hobeto ulertu ahal izateko.
Prest dago sare sozialetako mezu arrazistak detektatzeko tresna
Xenometer izena dauka sare sozialetako mezu xenofoboak identifikatzen dituen tresnak. Nazioarteko ikerketa talde batek garatu du adimen artifiziala baliatzen duen proiektua.
Planetarioak eta planisferioak: zerua irakurtzeko lekuak eta tresnak
Planetarioei eta planisferioei esker, planetak, izarrak eta konstelazioak ikus ditzakegu. 'Mantangorri' gehigarrian zehazki azaldu dute nolakoak diren. Euskal Herrian hiru planetario daude.
Seaskako ikasleen desobedientzia ekintza: euskaraz erantzunen dute baxoko matematika azterketa
Ekainaren 12an pasatu beharko dute baxoko azterketa leheneko ikasleek. Erran dute azterketak euskaraz eginen dituen lehen belaunaldia izan nahi dutela.
Carlos Garaikoetxea hil da, frankismo ondoko Jaurlaritzako lehen lehendakaria
Carlos Garaikoetxea 87 urte zituela hil da, bihotzekoak jota. EAJko kide izan zen, baina, alderdiarekin desadostasunak izan eta dimisioa eman ostean, beste talde politiko bat sortu zuen: Eusko Alkartasuna.
Euskal musika garaikidearen historia nahasketa-mahai baten bidez
Niko Etxarten estudioan dago nahasketa mahaia: Ez Dok Amairuren garaian hasi, eta gaurdainoko erreferente gehientsuenen doinuak grabatu ditu, milaka guztira.
Eusfera proiektua: haurren unibertsoa euskalduntzeko egitasmo oparoa
0 eta 12 urte bitarteko umeei eta haien gurasoei zuzenduta dago egitasmoa, eta maiatzaren 7an abiatuko da. Euskal Herriko ehun udalerri inguruk hartuko dute parte euskalduntzearen aldeko proiektu horretan.
Maratoia, bi ordutik behera
Duela gutxira arte gaindiezina zirudien marka bat hobetu du gizakiak, eta maratoi bat bi ordu baino gutxiagoan amaitzea lortu. Bi atletak egin berri dute, gainera, Londresko maratoian: Sebastian Sawek 1.59.30eko denboran egin zuen lasterketa, eta Yoif Kejelchak, berriz, 1.59.41ekoan. Zientziak, prestakuntzak eta oinetakoek lagundu egin dute erronka gainditzen.