Elkarrizketak
Hil edo biziko bidaia baten kronika
Elkarrekin idatzi dute Miñan liburua: Ibrahima Baldek ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz. Irunen ezagutu zuten elkar, anaiaren bila hasitako «abenturak» haraino eraman baitzuen Balde. Bata bertzeari galdezka aritu dira: elkarren arteko harremanaz, migrazio prozesuez, paperez, Europaz, itxi gabeko zauriez, familiaz, literaturaz... Bizitzaz, finean.
Alex Rodriguez: «Gizartea 'bullying'-aren erantzule dela erakutsi beharra daukagu»
De Fobos y Deimos bideo jokoaren egilea da Alex Rodriguez psikologoa (Arrigorriaga, Bizkaia, 1988). LGTBI komunitateko haurren aurkako bullying-ari aurre egiteko tresna gisa landu du, enpatia bidez arazoari aurre egiteko. Bullying-aren arloan lan asko egin dela onartzen badu ere, uste du jatorri ugari izan ditzakeela jazarpen horrek, eta bakoitza modu jakin batean landu behar dela.
Trantsitu bi, helburu bera: norbera izatea
German Urteagak eta Ibane Imazek euren bidea egin dute jaiotzean ukatu zieten identitatearen bila. Trantsitu bat egin dute biek, baina oso esperientzia desberdinak izan dituzte. German Urteaga mutil transgenero bat da. Baginarekin jaio zen, baina gizonezkoa da. Ibane Imaz emakume transexual bat da. Zakilarekin jaio zen, baina emakumezkoa da. Imaz sexuz aldatu zen, baina Urteaga ez, mutila izan arren gustura dagoelako bere baginarekin.
Joxe Azurmendi: «Euskal nazioa berregiteko, esentziala da euskara indarberritzea»
Joxe Azurmendi idazle eta pentsalariak Hizkuntza, nazioa, estatua saiakera plazaratu du. Euskal Herriko nazioa berregin beharrean dagoela uste du, eta uste du horretarako ezinbestekoa dela euskara berrindartzea, zeren, haren iritziz, euskal estatua lortzeko bidean hizkuntza ez da traba, baizik eta kontrakoa.
Martxelo Otamendi: «Euskal kulturaren begi ninietako bat izan zen 'Euskaldunon Egunkaria'»
Pello Zubiria eta Iñaki Uriaren ostean, Martxelo Otamendi (Tolosa, Gipuzkoa, 1957) izendatu zuten Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendari, 1993ko ekainean. Itxiera arte izan zen zuzendaria, eta BERRIAko zuzendaria da hura sortu zenetik.