Migrazioa

Hashim Ibrahim: «Denok dugu istorio bat eta hori kontatzeko gogoa»

Hashim Ibrahim: «Denok dugu istorio bat eta hori kontatzeko gogoa»

Kabia proiektuaren asmoa da 18 eta 30 urte bitarteko gazte migratzaileen eta Euskal Herrian jaiotakoen arteko harremana sustatzea. Gazte horien artean dago Hashim Ibrahim (Takoradi, Ghana, 2004). Lagun berriak egiteko asmoz, egitasmoan izena eman zuen, eta, harrezkeroztik, Kabiak antolatzen dituen ekintza guztietan parte hartzen du.

Silvia Carrizo eta Jessica Guzman: «Inork ez du mahai gainean jartzen milaka emakume lanean ari direla esplotazio egoera batean»

Silvia Carrizo eta Jessica Guzman: «Inork ez du mahai gainean jartzen milaka emakume lanean ari direla esplotazio egoera batean»

Malen Etxea andre migratzaileei arta emateko elkartea da. Silvia Carrizok sortu zuen (Caleta Olivia, Argentina, 1965). Presidentea Jessica Guzman da (Santiago, Txile, 1962). Etxeko langileek usu dituzten bide malkartsuez lehen pertsonan ari da: «Hamar urtetik gora egin nituen etxeko langile, egoiliar». Egoiliar. Esan du hitza, eta esanahia argitzea komeni da: gau eta egun zaintzaile jarduten duten andreak dira, zaintzen dituzten pertsonen etxean bertan, haien esanetara.

Munduko biztanleriak 8.000 milioi pertsonaren langa gainditu du

Munduko biztanleriak 8.000 milioi pertsonaren langa gainditu du

Populazioa Indian ari da handitzen gehien; 2030erako, Txina gaindituko du. Munduko biztanleriak gora eta gora egingo du aurrerantzean ere, baina, datozen hamarkadetan jaiotza tasa apal mantentzen bada, nabarmen murriztu liteke munduko biztanleria XXI. mendearen bigarren erdian.

Mbaye Gil Sanchez: «Beharrak nire herrian ase baditzaket, ez dut zertan bizitza arriskatu»

Mbaye Gil Sanchez: «Beharrak nire herrian ase baditzaket, ez dut zertan bizitza arriskatu»

Basurtuko ospitaleko erizaina da Mbaye Gil Sanchez (Dakar, 1987). Senegaldarra da jaiotzez; 15 urte zituenetik bizi da kanpoan, baina lotura du sorlekuarekin: Sunu Gaal erakundearen bidez, oinarrizko zerbitzuak ematen dizkie hangoei.

Hegoaldeko etxeko langileak urrian hasiko dira langabeziarako kotizatzen

Hegoaldeko etxeko langileak urrian hasiko dira langabeziarako kotizatzen

Espainiako Gobernuaren dekretuak 34.000 langileren baldintzak duinduko ditu: besteak beste, langabezia saria jasotzeko eskubidea izango dute. Ipar Euskal Herriko etxeko langileei 1999an aitortu zitzaizkien eskubide horiek.

25 urteko migratzaile bat hil da Bidasoan, muga igarotzeko ahaleginean

25 urteko migratzaile bat hil da Bidasoan, muga igarotzeko ahaleginean

Abderrman Bas izena zuen; ginearra zen, eta 25 urte zituen. Aurten Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan zendutako bigarren migratzailea da. Frantziak ezartzen dituen kontrol zorrotzek eta Hegoaldeko administrazioek harrerarako ezartzen dituzten irizpideen mugek guztiz estutzen dituzte etorkinak.

Muga «arrazista bat» Euskal Herriaren erdian

Muga «arrazista bat» Euskal Herriaren erdian

Ehun mugimenduak esperimentu bat egin du, Poliziak mugan duen jokabidea salatzeko: Hendaia eta Irun arteko Santiagoko zubia arazorik gabe igaro du mutil gazte batek, baina, aurpegia beltzez margotu diotenean, geldiarazi egin dute.

Euskaldunak ziren 1855. urtean Buenos Airesko atzerritar komunitate nagusia

Euskaldunak ziren 1855. urtean Buenos Airesko atzerritar komunitate nagusia

Michael Goebel Berlingo Unibertsitate Askeko ikerlariak mapa batzuk osatu ditu, eta azaldu nongoak ziren Buenos Airesko migratzaileak. Euskal Herria zen jatorri nagusia, Galiziarekin eta Liguriarekin (Italia) batera.

Emakumeak Kongon: bortxaren bortxaz lekualdatuak

Emakumeak Kongon: bortxaren bortxaz lekualdatuak

Emakumeen aurkako indarkeria sexuala barne migrazioaren kausa eta ondorio da Kongoko Errepublika Demokratikoan. Mineralen ustiaketarekin loturiko talde militarrek gudu zelai bilakatu dute emakumeen gorputza, eta haien aurkako bortizkeria gizarteko gainerako arloetara hedatu da. BERRIA bertan izan da.