Biologia-Geologia

Animaliak Gabonetako 'apaingarri' izatearen alde eta kontra
Behorrak, astoak, oiloak eta gameluak; asko dira Eguberrietan desfilatzera ateratzen dituzten animaliak. Kalejirak edertzeko aitzakian ateratzen dituzte, baina eragile batzuek ez dute halakorik nahi; zapalkuntzarik gabeko bestak antolatzearen alde daude.

Izortze Santin: «Haurrei txertoa jartzeko, erabaki funtsatua hartu behar dute gurasoek»
Haurren txertaketaz jardun du berriki EHUko Biologia irakasleak, «desinformazioaren» kontra eta auziak gurasoen artean sortzen dituen dudak eta galderak argitze aldera. Haren esanetan, txertoaren albo ondorioak arinak dira. Azpimarratu du koronabirusari aurre egiteko beste lanabes bat dela haurrak txertatzea.

Izotzik zaharrena aurkitzeko lanean ari dira Antartikan
Duela 1,5 milioi urtera arteko izotz lagina atera nahi dute: hiru kilometro luze eta hamar zentimetro zabal izango den izotz lagin bat. Gero, bai izotza bai izotz geruzetan harrapatuta geratutako aire burbuilak aztertuko dituzte adituek. Laginari esker, klimaren bilakaera zein izan den jakingo dute.

GIB birusa, hiesaren eragilea
Ezaugarri bereziak ditu GIB birusak, hiesaren eragileak. Abiada bizian ugaltzen eta eraldatzen den patogeno bat da, eta, urteetan, horrek zaildu egin du haren kontrako tratamendu bat sortzea. Hala ere, badira birusari aurre egiteko bideak, eta gero eta gertuago dago txertoa ere. Gaur-gaurkoz, sendatu ezinezko gaitza da hiesa.

Hiesaren pandemia
Lehen kasuak agertu zirenetik 1981ean, 79,3 milioi lagun infektatu dira munduan, eta 36,3 milioi hil dira hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz.
GIB positibo diren bi pertsonari eman die hitza BERRIA telebistak: Joseba Errekalderi eta Josu Unanueri. 90eko hamarkadan jakin zuten seropositibo zirela, eta ordutik hona bizi izandakoak kontatu dituzte.

COP26 goi bilerak ez ditu ase ahots baikorrenen espektatibak
Iparraldeko potentzia kutsatzaileek Hegoaldeko herrialdeei laguntzeko agindutako 100.000 milioi dolarreko diru zorroa ez da osatu oraingoan ere. Gainera, ikatzaren erabilera gutxitzeko eskaera egin die goi bilerak herrialdeei; ez «ikatza uzteko».

Gizadiak 11 urteko epean eten behar lituzke karbono isuriak
Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzeko eta klima aldaketaren ondorioak gehiago ez larritzeko eten behar lirateke isuriak 2032an. Oraingo erritmoan jarraituz gero, pandemiaren aurretik adina emisio izango dira aurten: herrialdeek iaz baino %4,9 karbono gehiago isuriko dute.

Tarimgo momiak tokiko herritarrak dira
Genetikoki bakartuta egon zen populazio batenak dira Txina mendebaldeko Tarim ibaiaren arroko momiak. Basamortuko baldintzetan oso ondo kontserbatu dira. Haien jatorria misterioa izan da hainbat urtean.

Mamutak berpiztuko dituela iragarri du ikerlari talde batek
Asiako elefantearen eta mamut iletsuaren arteko nahasketa litzateke, eta ikertzaileek esan dute haien bidez sor dezaketela duela 10.000 urteko tundraren antzeko ekosistema.
Zientzialari askok zalantzan jarri dute proiektu horren gauzatzea, eta askoren galdera da ea etikoa ote den jada galduak diren animaliak birsortzea.