Biologia-Geologia
Nora Pascual: «Kultura menstrualaz hitz egin behar da; osasunaz eta ongizateaz»
Hilekoaren inguruko isiltasuna apurtu, eta mitoak eta tabuak bazter utzi: hori da Nora Pascual (Iruñea, 1990) hezitzaile menstrualaren lana. Horretarako, hainbat tailer egin dituzte Iruñean, eta nabarmendu du beharrezkoa dela hitz egitea eta informazio zehatza jasotzea.
Nola funtzionatzen dute betaurrekoek?
Ikusgelako bideo pedagogiko honek hizpide du zer funtzio betetzen duten egunerokoan jartzen ditugun betaurrekoek eta nola lan egiten duten. Desberdinak dira miopeentzako betaurrekoak eta hipermetropia dutenentzakoak, bakoitza modu batean eginda dago eta.
Hurrengo bost urteetan ere tenperaturak gora egingo du mundu osoan
Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, probabilitate handia dago datozen bost urteetan inoiz erregistratutako tenperaturarik beroenak neurtzeko. Munduko tenperatura 2 graduko igoeraren langara hurbiltzeko arriskua dago.
Uraren ospitaleak
Harraskatik eta komun zulotik botatakoa garbitu egin behar da itsasoa ez kutsatzeko, eta horretaz arduratzen dira araztegietan. Prozesu konplexu baten bidez, ura arazten dute, baita lohia sortu ere.
Petronor da, alde handiz, ingurumen inpaktu handieneko enpresa
Askotariko ingurumen inpaktuak adierazle bakarrean integratzeko sistema bat sortu du EHUko Ekopol ikerketa taldeak. Klima aldaketak du pisu handiena kalkulatu duten ingurumen eragin osoan.
Jone Larrañaga: «Presio estetikoak izugarrizko sufrimendua eragiten du»
Jone Larrañaga Elikaeskolako kideak (Zarautz, Gipuzkoa, 1990) uste du andreak direla presio estetikoa «gehien» jasaten dutenak. Elikadura nahasmenduak izaten dira presio estetikoak eragiten duen ondorio fisiko eta mental gogorrena.
Miraria oskol barruan
Duela 13.000 urte desagertutako otso baten berriz sorraraztea lortu dute
Colossal Biosciences enpresako ikertzaileek egun bizirik dagoen otso grisaren enbrioietan hamalau gene txertatu dituzte, eta desagertutako Canis dirus otso erraldoiaren ezaugarri fisikoak dituzten hiru otsokume lortu.
Glaziarren galera, bizkortzen ari den kalte atzeraezina
Munduko eskualde glaziar guztien izotz masa apaldu egin zen 2023an. Glaziarrena ez ezik, munduko elur eta permafrostDenbora luzean izozturik egon den lurzorua. bolumena ere txikitzen ari da.
Hain zuzen, glaziarren galera izan du hizpide klima eta natura krisiari buruzko Kinka saioak. Ibai Rico EHUko glaziologo eta geografoak azaldu ditu fenomenoaren gako eta inpaktu nagusiak [7. minututik aurrera].