Biologia-Geologia

Gizakien objektuek gehiago pisatzen dute jadanik Lurreko biomasak baino
Gizakien zama ez da biomasa osoaren %0,01 besterik, baina haren objektuen pisuak gaina hartu dio jada biomasarenari. 2040rako, naturako gaien pisua halako hiru izango da material artifizialena.

Irakurtzen ikasteko prozesua argitzeko ikerketa bat abiatu du BCBL zentroak
Gipuzkoako 9-16 urte bitarteko mila haur eta neraberekin egingo dute ikerketa. D ereduko haur eta nerabeen irakurketa estrategiak ikertzeko eta irakurketa prozesuan parte hartzen duten mekanismo neurobiologikoak ikusteko helburua du.

Sedimentuetan gelditutako giza jariakinen DNA erauztea lortu dute
Neandertalen DNA nuklearra erauztea lortu dute hiru aztarnategitako sedimentuak erabilita, fosilik behar izan gabe, lurrean geratutako jariakinetatik. Urrats iraultzaile bat da iragana hobeto ezagutzeko. EHUko bi ikertzailek parte hartu dute ikerketan.

Marteko lehen irudiak bidali ditu Txinako 'Zhurong' ibilgailuak
Marten ondo lur hartzea lortu duen bigarren herrialdea da Txina. Lehen saioan lortu du, bederatzi minutuan. Argazkietan ikusten denez, Zhurong-ek eguzki plakak zabaldu ditu, haien bidez energia lortzeko.

Marte iritsi da Euskal Herrira
Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa taldeak hasiak dira Marteko lehen datuak eta irudiak jasotzen. Hala ere, Marten lur hartu eta bi hilabete eta erdira, Perseverance ibilgailuko ikerketa tresnak doitzen ari dira oraindik ere, eta benetako ikerketa ez dute abiatu.

Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia
Eusko Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenetan, ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela geotestilaren euste ahalmena Zaldibarko zabortegian, 2020ko otsailaren 6an amildu zenean.

NASAk Ilargian ura dagoela baieztatu du
Azken behaketen arabera, satelitean izotz erreserba handiak daude, eta baliteke funtsezkoak izatea hara egingo diren misio tripulatuetan, edateko ura lortu ahal izango baita. NASAk asmoa du Ilargirako misio bat egiteko 2024. urtean. Ura izoztuta mantendu da Ilargiko Clavius kraterrean, Eguzkiak inoiz ez baitu han jotzen.

Fosfanoa topatu dute Artizarrean
Galesko Cardiff hiriko unibertsitateko zientzialari talde batek fosfanoa (PH3) izeneko gasa atzeman du Artizarreko atmosferan. Jakin-min handia piztu du aurkikuntzak, gas hori prozesu biologikoen ondorioz sortzen delako Lurrean. Hala ere, ikertzaileek nabarmendu dute PH3 atzeman izana ez dela biziaren froga sendoa, «baizik eta azaldu gabeko kimika anomalo batena».

Iñaki Petxarroman: «Klima aldaketa ez ezik, bioaniztasunaren galera ere eten egin behar da»
Klima larrialdiari buruzko liburu bat idatzi du BERRIAko kazetari Iñaki Petxarromanek (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1973). Aldaketa biofisikoei buruzko datuak bildu eta trantsizio ekologikoaren bidea aztertu du, eta COVID-19ak eragindako osasun krisiarekin ere lotu du ingurumenaren auzia. Uste du krisia ez dela klimatikoa bakarrik: «Bioaniztasuna galtzen ari gara; biziari eusten dioten baldintzak kolokan daude».