Geografia-Historia
Txillardegi, herriarekin konprometitutako intelektuala
2022ko urtarrilaren 14an bete dira hamar urte Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil zela. Idazlea, hizkuntzalaria, pentsalaria, politikaria eta, beste ezeren gainetik, bere herriarekin konprometitutako intelektuala izan zen.
Susmopean, ijito izateagatik
Supermerkatu eta merkataritza guneetan andre ijitoek jasaten duten arrazakeria azaleratzeko, 'testing' bat egin zuten Bizkaian 2021ean: denden %80tan izan ziren jarrera kriminalizatzaileak.
Martin Ugalderen ekarpena sarean jarri dute
Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrenean, haren lan osoa jaso dute webgune batean: 2.049 idazlan. Kazetaria, politikaria, idazlea izan zen Ugalde, eta ibilbide sendoa egin zuen alor guztietan.
1936ko gerraren ondorioz erbesteratu, eta, Venezuelan ospe handiko kazetari bihurtuta, 1969an itzuli zen, jaioterriarekiko konpromisoarengatik, eta amets bat bete nahi zuelako: euskarazko egunkari bat sortzea.
Patruila neonaziak
Polonia eta Bielorrusiako mugan Europako Batasunera sartzeko zain dauden migratzaileen egoera hartu du hizpide Ane Irazabal kazetariak Zaitun podcastean: zehazki, Poloniatik barrena Alemaniara sartu nahi duten migratzaileena. Izan ere, talde neonaziak antolatzen hasi dira migratzaileen kontra.
Tarimgo momiak tokiko herritarrak dira
Genetikoki bakartuta egon zen populazio batenak dira Txina mendebaldeko Tarim ibaiaren arroko momiak. Basamortuko baldintzetan oso ondo kontserbatu dira. Haien jatorria misterioa izan da hainbat urtean.
Euskarazko hitzak dituen lehen liburua aurkitu dute
De rebus Hispaniae memorabilibus liburuaren 1533ko edizioaren ale bat da, eta Mintzoa argitaletxeak eskuratu du. Liburua ezaguna zen, eta lehen edizioa 1496-1497koa da. Edizio hark, ordea, ez zuen euskarazko hitzik. Lucio Marineo Siculorena da lana.
Bikingoak Amerikan egon ziren Kolon baino 500 bat urte lehenago
Ternuan aurkituriko zenbait eraikinetako egurra aztertuta, ondorioztatu dute duela 1.000 urte bazegoela han Eskandinaviako jendea. 993. urtean gertatu zen eguzki ekaitz bati esker zehaztu ahal izan dute noiz egon ziren han.
Amaia Nausia: «Esan digute emakumeok ez garela izan historiaren protagonistak»
Emakumeak erdigunean jarri, eta haien bizimoduaz mintzo da Amaia Nausia historialaria (Iruñea, 1982). Begirada androzentrikoaren kontra, feminismoa txertatzen du historian. Besteak beste, emakumeen egoeraz, jokabideaz eta bizirik irauteko erabili izan dituzten baliabideez mintzo da.
Afganistandik Italiara oinez: 5.000 kilometro
Boluntario talde bat elkartzen da egunero Triesteko geltokiaren aurrean (Italia), oinarrizko laguntza emateko bi kontinenteren arteko bidaia errepidetik, menditik eta basotik egin duten iheslariei. Migratzaileetako batzuek asiloa eskatuko dute Italian, eta beste batzuek Europako beste leku bat izango dute helmuga.