Hizkuntzak
«Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik»
Amaitu da 22. Korrika. Eguraldia lagun, milaka lagun bildu dira Donostian euskararen alde, eta Karmele Jaio idazleak irakurri du lekukoak barruan zeraman mezua. Denera 2.575 kilometro egin ditu aurtengo Korrikak.
Korrika beharra
Korrikaren balioari buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea. Euskaldunoi elkarrekin korri egiteak ematen digun alaitasuna beharrezkoa dela uste du. Eta jada denona denez, jada ez dela inorena. Hots, librea dela, libre doala.
Berbaxerka, euskararekin eta euskaraz jolasean
Egunero 15.000 eta 20.000 lagun artean aritzen dira jolasean Berbaxerkan. Hizkuntza gutxituetan izan du oihartzuna jolasak. BERRIAren webgunean dago euskaraz hitzak bilatzeko jolasa.
Hide Dohino: «Hizkuntza guztiak dira zailak; interesa da gakoa»
Bi urte besterik ez du behar izan Hide Dohinok (Yokohama, Japonia, 1994) euskara ikasteko. Historialaria da, eta Gipuzkoako historia ari da ikertzen. Horretarako, Yokohamatik Oñatira (Gipuzkoa) egin zuen salto; bertan baitago Gipuzkoako Artxibo Historikoa. Bertsozaletu ere egin da.
Ahalduntze ariketa indigena bat
Hamabi komunitate linguistikotako ordezkariak Euskal Herrian izan dira egunotan. Esperientziak, kezkak eta gogoetak partekatu dituzte, eta euren hizkuntzak biziz berritzeko tresna egokiez jabetu dira.
Nazio izaera eta mugak jokoan Ukrainan
Ukrainaren eta Errusiaren arteko loturak sakonak dira, baina alde handiak daude eskualde batetik bestera, hizkuntzan eta joera politikoan, adibidez. Azken gertakariek ataka gaiztoan jarri dute Ukrainaren lurraldea, zeina Errusiak inguratua duen; horixe baliatu du herrialde hari eraso egiteko.
Cristina Calderon azken jagan hiztuna hil da
Otsailaren 16an hil zen, 93 urte zituela, Txilen. Jaganak Suaren Lurraldean bizi dira, Txile eta Argentina hegoaldean, eta, oraindik ere ehunka batzuk geratzen diren arren, haien hizkuntzan egiten duenik ez da dagoeneko.
Brebeta eta baxoa osoki euskaraz egitea ukatu diete
Frantziako Hezkuntza Ministerioak baxoan irakasgai batzuk euskaraz pasatzeko aukera aipatu zuen abenduko zirkularrean. Bordeleko errektoreak, ordea, ez du horrekin bat egin. Jasotako erantzuna salatzeko, 1.500 lagunetik gora bildu ziren Baionan.
Animaliak
Andoni Egaña bertsolariak Igeldoko (Gipuzkoa) Arrano Etxea hartu du hizpide zutabe honetan, hainbat urtez hainbat animaliari aterpea eman dien tokia ixtera doazela eta. Animalia horiek erdarazko egungo telebistan daukaten sona dela-eta, kezka du euskaldunon artean zabaltzen ari den iruditeriari buruz.