Quevedo garaikidea bagenu, ez liguke sudur bati itsatsitako gizon bat deskribatuko, azken labealdiko mugikor bat sudurretik hurbil duela baizik. On line bizi gara, kate motzez esklabu gauzkate atzorako omen diren lanekin, ordulariarekin, gure bihotzaren taupada gero eta azkarragoekin hil edo biziko lehian. Lanbide guztietan hala ez bada, halatsu. Lanbide guztiek dute beren estres propioa, lan bakoitzak dauka bere menpeko koittaduen zintzurra estutzeko metodo partikularra: asko dira lanaren ondorioek erantzukizun penala izan dezaketen ofizioak; gero eta gehiagok egin behar du lan konpetentziaren edo audientziaren ezpatapean; trepeta elektronikoen kate estuak esklabu gauzka baita lotan ere...
Baina, lagunok, gaur igandea da. Paseotxo bat eman, bermuta hartu, hurbilekoenekin bazkaldu... On da kontsolamendu amesti pixka bat bilatzea hain mundu presati neurotikoaren atzaparretan. Mugikorra aldean dugula badaezpadare.
HITZ BESTE
Aldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu