Balio erantsia

2011ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Bilduk eskubideguztien, jokaleku demokratikoaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko konpromisoa hartu du. Horien artean, euskaraz bizitzekoa Euskal Herri euskal- dun batean. Ildo hori herriz herri bultzatzeko hiru gauza, behintzat, gauzatu behar lituzke.

Bat. Azken hamarkadatan, udalek euskal herritarrendiru eta bitarteko asko erabili dituzte udal langileak euskaraz trebatzeko. Heldu daezagutza horiek balioanjartzeko ordua, erabiltzen ez badira ahaztu eta galduko baitira.

Horretarako, Bilduko alkateek goi mailako arduradun tekniko guztien aurrean adierazi dezakete: euskara da udal honen administrazioaren lan hizkuntza. Ondorioz, lan guztiak euskaraz egin eta euskaraz aurkeztu behar dira udal instantzia guztietan.

Udalerrira begira udalaren irizpide praktiko nagusia segidako hau izango da: «Euskaraz egin daitekeena euskarazegingo da eta ezin daitekeenean gaztelania erabiliko da». Hori bermatuta, gaztelaniarenitzulpena bideratuko zaieoraindik behar duten herritarrei.

Bi. Euskarazko arnasguneek babes juridiko politiko eta soziolinguistikoa behardute. Biztanleen %70euskaldun izatera iristen diren 120 udalerrik UEMAnsartzea; 235.000 herritarrenbizigune euskaldunaeraikitzeko eta euskararen eremu geografikoa sendo- tzeko.

Hiru. Herri handiak eta hiriburuak hizkuntza politikaren intentsitate handiko eremu bilakatzea eta euskarahutsezko jardute eremuak zabaltzea. Erabilera sozialaren hazkundea, UEMArekikolotura eta hedapena ahalbidetzeko.

Izan ere, euskararen bizitasuna bermatzeko hiztunez gain, beharrezkoak dira erakundeen laguntza; erabilera errotzea esparru ekonomikoan etahedabideetan; arbasoen hizkuntzari leial irautea etaeuskara nortasun-ikur gisa hartzea.

Hori guztia indartzeko ona litzateke Donostiak Europaren kultur hiriburua erdiestea, euskaldunok bizirik gaudela erakusteko; Euskal Herriaren asimilatze prozesua Europako agendan sartzeko; euskal kultura eta ekolinguismoa erantzukizunez bultzatzeko; europarren arteko kultur berdintasuna eta hizkuntz iraunkortasuna bermatzeko Euskal Herri euskaldunetik.

Horrek demokrazia, prozesu politikoa eta bakea areagotzeaz gain, Euskal Herriaren irudia eta ekonomia indartuko ditu. Globalizazio uniformatzailearen eta krisialdi ekonomikoaren garaian turismoa sendotuko du. Munduak jatorrizko herriak, kulturak eta hizkuntzak hobesten baititu. «Hori dugu bereixi guk Euskal Herrian, gainerakoetan gaude besteren neurrian». Hori da gure balio erantsia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.