Ez da zentzuzkoa

2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Euskararen egungo markoek asimilatze hirukoitza in-posatzen dute, eta Euskara Herria berrezartzea eragozten du- te.

Espainiera-frantsesaren elebakartasunak eta euskarazko elebitasun aldebakarrekoak inposatzen dituzte euskararen erabilera sozial urriegia eta espainiera-frantsesaren neurriz gaineko erabilera Euskal Herrian. Alternatiba da euskara unibertsalizatzea: erdaldunak elebiduntzea eta euskaldunak alfabetatzea.

Espainiar eta frantses hizkuntz komunitateek euskal hizkuntz komunitatea barneratzen, zatikatzen eta irensten dute. Irtenbidea da Euskal Herria hizkuntz komunitate osoa eta burujabea izatea lortzea.

Espantsionismo franko-espainiarrak euskara desagerrarazten du bere erabilerazko jardun-gune sozialetatik. Konponbidea da euskarari funtzio esklusiboak ematea.

Espainiaren eta Frantziaren hedatze politikek Euskal Herria asimilatzen eta euskara txikitzen dute. Euskararen joera negatibo jarraikiaegiturazkoa da, euskararen testuinguruak eragitenduena.

Testuinguruek eta egoera minorizatuak euskara atzerakor eta erdarak hedakor bihurtzen dituzte Euskal Herrian. Horregatik ez da euskararen erabilera soziala behar beste hazten. Erabilera hazteko, egoera minorizatutik egoera normalizatura —Euskara Herria berrezartzera— igaro behar da.

Denok hitz egin behar dugu horretaz, gatazka horrek hor egoten jarraituko baitu eta hori kaltegarria baita Euskal Herriaren kohesio sozialerako. Euskara atera behar da hedabideen eztabaida politiko negatibotik, zentzuzko parametroetan kokatzeko.

Erdarak konstituzioen aginduz dira ofizial. EAEko Euskararen Legea Espainiako Konstituzioaren mendekoa da. Nafarroa Garaiko Legeak, areago, eskubideak zonetan zatitzen ditu, ofizialtasuna ukatzeraino. Eta jakobinismo frantziarra itogarria da Euskara Herria berrezartzeko. Inon ez, beraz, Euskara Herria berrezartzeko normalizazio legerik. Bi erdarek nagusitasun hierarkikoa dute, beti, euskararen herrian.

Elebitasuna eta mendetasuna ez dira normalizazioa. Euskara Herria berrezartzea eta hizkuntz burujabetasuna, bai. Urrats hori egitea ezinbestekoa da nazio aitortzaren eta erabakitzeko eskubidearen saihestezineko eztabaidaren markoan. Are gehiagoKataluniako cepilatua- ren ondoren.

Helburu hori lortzeko, komeniko litzateke elkarrizketa prozesu nazional zabala eta askotarikoa abiatzea, baina bat datorrena euskal nazio bideragarria, integratua eta solidarioa lehentasun kolek-tibotzat jartzerakoan. Bistakoa da Euskara Herria berrezartzeko aukera politiko ezberdinak izateak ez duela esan nahi inolaz ere aukera guztiak era berean baliodun direnik.

Azken 30 urteotan ikusiak ikusita, PSEkoVicente Reyesek aipatu duen progresibotasun kontzeptuak ez du balio. Ez baitu bitartekotasunik ezartzen abiaburu eta helburuen artean: abiaburua hizkuntza propioa, euskal naziotik ezin bereizia, eta helburua hizkuntza nazional bezala, instituzioetatik eta euskal gizartetik ezin bereizia.

Ez baitu irakurketa dinamikorik egiten, pertsonalitate printzipioa eta lurraldetasun printzipioa konbinatzeko. Eta adierazten baitu, era berean, behartzeak euskararen erabileraren kontra doala. Esango al dit jaun horrek non lortu den horrela nazio hizkuntza minorizaturen bat berrezartzerik? Eta estatu espainiarrak zergatik behartzen gaitu hizkuntzazko 500 arauekin? Ez da zentzuzkoa bi erdarak inposatzen jarraitzea euskaldunen herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.