Katalunia setio egoeran. Piolin askatu!

2017ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Aldarteak inoiz baino beroago daude Katalunian, urriaren 1eko erreferendumerako egun gutxi falta direnean. Guardia Zibilak lur hartu du Kataluniako lurraldean, eta bilatze eta atxilotze aginduarekin segitzen du datorren igandeko bozketarekin lotuta dagoen edozein pertsona edo elementuren aurka.

Aurreko asteetan, Espainiako Polizia ikusi dugu hedabideetan sartzen bozketari buruzko informazioa ematea eragozteko. Geroago, inprentak miatu zituzten, botopaper edo hauteskunde hitzorduarekin lotura zeukan edozer bilatzeko. Baina joan den asteazkenean, Espainiako Gobernuak bere setioaren intentsitatea handiagotu egin zuen, alderdien, teknikarien eta gizarte zibilaren aurka eginez. Hamalau pertsona ere atxilotu zituzten, erreferendumaren antolaketan nahasita zeudela egotzita. Horren ondoren, Espainiako Poliziak Bartzelonako kaleetan dabilena, bere etxea balitz bezala miaketak egin zituen gobernuaren eta erakundeen zenbait egoitzatan. Herritarrek azkar erantzun zuten, eta, ordu gutxiren buruan, dozenaka mila pertsona Presidenteordetzaren eta Ekonomia departamentuaren egoitzaren aurrean elkartu ziren, non kargu politiko gehienen atxiloketak gertatu ziren. Beste behin, gizarte zibileko entitateek mobilizazio baketsu handi bat gidatu zuten, egoitzen aurkako erasoa salatu eta atxilotuak aska zitzatela eskatzeko.

Egunez egun ikusten ari gara nola ari diren murrizten Generalitateko gobernuaren eskumenak, mossoena... Espainiako Konstituzio sakrosantuaren 155. artikulua ezartzen ari dira, modu estalian. Itxura guztien arabera, entitate independendistetako gidariak, alderdi subiranistak eta hedabide publiko katalanetako zuzendariak haietako batzuek jada jaso dituzte salaketak sedizioa egotzita izango dira hurrengoak uniformedunen bisita jasotzen.

Jendea erakusten ari da ez duela beldurrik kalera atera eta bere eskubideak aldarrikatzeko. Katalanek honako honi diote beldurra: Espainiako Estatu batean geratzeari, zeinak eskura dituen tresna guztiak baliatuko dituen, botere banaketa zangotrabatuz eta frankismoaren izpirituei deituz.

Kaleak beteta daude bozkatzeko eskatzen duten kartelekin, sakelakoek balio dute egunez zein gauez milaka boluntario mobilizatzeko, eta bozketa elkarrizketa guztien jabe egin da. Gaia jada ez da independentziaren aldeko argumentuak ematea: prentsa askatasuna, adierazpen askatasuna, elkartzeko askatasuna eta bere etorkizuna erabaki nahi duen herri baten borondatea da gaia.

Atxiloketak, kereilak eta miaketak hain irrazional eta zilegitasunik gabeak dira, ezen gero eta gehiago baitira bozketaren alde eta Estatuaren jarrera beldurgarriaren aurka lerratzen ari diren erakundeak. Iragan den asteangehiengo sindikala (CCOO eta UGT) urriaren 1eko bozketa errespetatzearen alde lerratu zen. Geroago, patronalaren zati handi bat gehitu zen, eta ehunka gizarte mugimenduk, gobernuz kanpoko erakundek eta bestelako antolakundeek Omnium Culturalaren ekinbidearen alde egin zuten, demokraziaren aldeko maratoiak dinamizatzeko. Kristau elkarteaketa Montserrateko abadiako fraideek ere erreferenduma babestu dute. Rajoyk ezarri duen setio egoerarekin batera, babesa handitzen ari da une oro.

Horri guztiari gehitu behar zaio alderdi independentistak sekula baino batuago daudela, eta, azkenik, Podemoseko eta Catalunya en Comuko kideek tsunami demokratikora gehitzea beste aukerarik ez dute izan; igandean bere boto emaile guztiei dei egin diete masiboki parte hartzeko erreferendumean. Horrez gain, nazioarteko prentsak gertatukoaren oihartzuna jaso du, eta presioa areagotzen dute katalanen aldarrikapenei irtenbide hitzartu bat emateko.

Baina, azken orduetan, pertsonaia bat gehitu da aldarrikapenera, ezustean: Piolin. Bera, Lonney Tuneseko bere lagunekin batera, Kataluniaren aurkako erasoaldira deituta dauden Espainia guztiko poliziak ostatuhartzeko itsasontziaren dekorazioko parte dira. Asteak utzi digun lizentzia poetiko eta marinel honetaz barre egiteko lizentzia hartu dute internautek. Espainiako Gobernuaren intolerantzia eta erotzearen azken biktimak izan dira marrazki bizidunetako pertsonaia hauek. Kataluniatik joan beharrean, Guardia Zibilak erabaki du oihal beltz handi bat zintzilikatzea Piolinen gainean, desagerrarazteko eta beste lotsa bat ezkutatzeko. Eta hori guztia katalanek botoa eman dezaten eragozteko eta elkarrizketari bide guztiak ixteko. Rajoyren gobernuak eta bere lagunek (polizia, epaile, fiskal...) harri eta zur uzten gaituzte aldiro, gero eta gehiago. Eta ikusteko daukaguna! Piolin askatu!

( Erredakzioan itzulia )
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.