Mundu arabiarra eta mendebaldearen hipokrisia

2011ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Mundu arabiarrean gauzatzenari diren matxinadek erakutsi digute, beste behin ere, herrialde haietakooligarkiek Mendebaldeko interesen mesedetan izan duten jokabidea eta izango dutena. «Demokratok ezin dugu Egipton hauteskunde libreak antolatzea onartu, erradikalek irabaziko baitute, trantsizio ordenatua egin beharko litzateke?».

Modu honetako ikaragarrikeriak behin eta berriz entzun ditugu komunikabideetan, Mendebaldeak Egipton«egonkortasuna» nahi duela nabarmenduz. Egiptoarren eskubideak, eskubide baitira, betiere mendebaldearen etaoligarkien interesekin bat egiten dutenean, gainerakoan ezer gutxi.

1979an Iraultza Islamikoak Irandik xah Reza Pahlevi kanporatu zuenetik, Egipto mundu islamikoan AEBek garatzen duten politikaren sostengatzaile nagusi bilakatu zen.

Pakea sinatu zuen Israelekin Kairok, eta Gamal Abdal Nasseren ezkerreko panarabismoa albo batera utzi zuen.Ordainean, Washingtonek izugarrizko diru laguntzak eman zizkion ustelkerian oinarrituriko sistema berriari. Herritarrek, ordea, txirotasuna eta errepresioa baino ez dituzte jaso trukean, etahiru hamarkada pasa direnean, kaleak hartu eta tiranoari hortzak erakusteko garaia dela ohartu dira.

Une honetan mendebaldeak duen estrategia agerikoa da, azaleko aldaketak bultzatuz, mamia bere horretan mantentzea kosta ala kosta, izan Tunisian, Egipton, Jordanian edo Yemenen. 1975ean Estatu espainolean egin bezala, ala herri zapalduontzat edo herri langileontzat sakonekoaldaketarik ekarri ote dugurean erregimen zahar berrituak?

Mundu Arabiarretanhasitako iraultza hauetan, erregimenzaharreko agintariak garai berrietara egokitu nahi dituzte. Horrela, egonkortasunaren izenean, Mohammed Ganutxik Tunisian eta Omar Suleiman jeneralak Egipton ordezkatu nahiko lukete, euren oinordekoenibilbidea.

Ezin ahaztu, ordea, Ganutxi Zine El-Abidine ben Alirekin lehen ministroa izan zela. Suleiman jenerala, berriz, Egiptoko zerbitzu sekretuetako buru izan zen, CIArekin kartzela sekretuak prestatu zituena, ondoren, mundu osoan zehar atxilotuakbertan torturatu ahalizateko.

Horretaz gainera, bai Tunisian eta bai Egipton agintean izan diren alderdiak, BenAlirena eta Mubarakena, PSOE eta PSFrekin batera Internazional Sozialista delakoaren kideak izan dira orain dela gutxi arte.

Gisa honetako agintariak dira Mendebaldeak mundu arabiarrean nahi dituenak,agintari titereak, transnazionalen eskaerak ongi beteko dituztenak eta munduaren «etsai» direnengandik ongi aldenduko direnak.

Orain arte egin dituzten basakeriak egiten jarraituahal izateko, herriak eskatzen duen askatasuna eta justizia alboratuz beste behinere.

Hala ere, Askapenak benetako aldaketa baten alde borrokan ari diren kide guztiei gure elkartasuna adierazi nahi diegu, kaleetan aldarrikatuz, antolatuz eta borrokatuz, gertuago egongo direlako euren askatasunetik: Herriok independentzia!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.