Gai gara —hizkuntza dugu gai— errealitatearen ertz berriak edo oraindik izendatu gabeak deitura sortu berriekin argitzeko. Demagun batereduna. Deus ez daukana, pobre guztizkoa izendatzeko balio dezake, errealitate zahar zakar baten ertz izendatu gabe bat seinalatuko luke. Euskarak badu, jakina, ondasun falta bizi dutenen hainbat ertz markatzeko hainbat hitz egoki: behartsuk eta eskekok karitateari egiten diote erreferentzia, txirok jantzi piltzartuari (jirĂ³n), eta tradizio eta hedadurarengatik hitz guztien artean guztizkoenak, pobrek, besteen beharra duen haur (puer) batena bezalako mendekotasuna azpimarratzen du. Hitz askok garaian garaiko airea —karga ideologikoa— hartzen du beren gain.
Bateredunak ezer izateko esperantza bera ere ez daukana izendatuko luke. Eta, bereziki, bateredunak botereduna gogoraraziko luke, gabetasun total endemikoa bizi duten bateredunen erantzulea (populazioaren %1a) salatuz.
HITZ BESTE
Bateredunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu