Onintza Enbeita

Abizenak

2026ko martxoaren 28a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Askotan esan digute enbeitatarrak saga handia garela. Ez gara bakarrak Euskal Herrian. Badira kirol edo kultur adierazpen konkretuekin lotzen diren abizenak, eta gurea bertsolaritzarekin lotzen du jendeak. Bertsolaritza baino nahiago beste edozer duten enbeitatarrak izan badira, baina egia da, gure herenaitona, edo oraindik bizirik dauden askoren birraitona, bertsotan hasi zenetik, askok hartu dugula bide hori. Ez da konpartitzen dugun gauza bakarra. Enbeita asko abertzaleak gara, hein handi batean independentistak, euskara gure bizitzetako ardatza da, bertso zaharrak kantatzea gustatzen zaigu, gure herriaren historiari lotutako pasarte asko gogoratzen ditugu… dirurik ez, baina halako zaletasun arraro batzuk eman zizkiguten herentzian, eta, boladaka baino ez bada ere, mantendu egin ditugu.

Norbere abizena gauza edo pertsona jakin bati lotuta egotea pisua da gaztetan. Galdetu Miren Amurizari, bestela. Gerora, konturatzen zara ez dagoela abizen perfekturik eta denok dakargula motxilan zerbait ona eta zerbait txarra. Gaur osabekin eta lehengusu txikiekin kantatzeko aukera izango dut Zornotzako Txiri-Txirin. Enbeitaren atzetik Maguregi ere banaiz, baina ilusioa egiten dit bertsotan lehenagotik egiten hasi ziren bide baten parte izateak. Zer esanik ez, bide hori ibili ahala, beste batzuei gauzak errazago jartzeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!