Onintza Enbeita

Amak

2026ko ekainaren 5a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Biotako batek ere ez dugu harreman ideala amarekin, eta horrek lagundu egiten digu amei buruz gordin hitz egiten. Agian ez da egia ez dugula harreman idealik: litekeena da, gu eta gure amak nolakoak garen jakinda, duguna izatea izan daitekeen harremanik idealena. Ama eta alaben arteko hartu-eman erromantizatuetan, ordea, gu ez gara kabitzen. Kontatzen dizkiogu elkarri gure amen, eta bide batez amen ahizpen, kontuak eta barre egiten dugu. Barre, nahiz eta jakin ipurdiko bat eman behar geniekeela tarteka gutaz erditu ziren señorei eta arrazoia ematen dieten abizen bereko beste zenbaiti. Eta era berean, ez diegu ipurdikorik emango haiei esker ezarri diogulako geure buruari misio garrantzitsu bat: zahartzaro duinak diseinatu behar ditugu. Ez guk biok bakarrik, baina guk biok bai behintzat. 

Atzo ere horretaz jardun genuen: gure belaunaldiari dagokio erresidentzia eredu hau aldatzea. Ez dugu triste bizi nahi zaindu egin behar gaituztelako eta ez dugu kartzelan egon nahi. Ez diegu gure seme-alabei gutaz arduratzeko lana eman nahi, eta ez diegu xantaia emozionalik egin nahi. Eredu berriak behar ditugu zaharrak izateko. Eredu berriak zahartzaroa zaintzeko. Gure amek ez digute bakarrik irakatsi umeak zaintzen: bizitzako azken etapako beharrak duin betetzeko sareak behar ditugula irakatsi digute. Ez da gutxi. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE