Onintza Enbeita

Bistatik kendu

2026ko azaroaren 19a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gure ama eta bere lehengusina etxean pilatzen diren gauzez berbetan entzun nituen lehengoan. Zenbat eta etxe handiagoa izan, behar ez diren traste gehiago gordetzen ditugula esan zuten. Egia da dena gordetzeak ez duela zentzurik, baina erabili eta botatzea hain erraza den garaiotan, gauzak nora eta nola jaurti ere pentsatu egin behar da. Ikusten dituzu dokumentalak europarrok Afrikan eraiki ditugun zabortegiei buruz, eta bihotza lehertzen zaizu. Guk behar eta nahi ez duguna hara botatzen dugu, eta askotan guri ezertarako balio ez digunak han ere ez du balio. Hori gertatzen zitzaigun umetan baserrira ekartzen zituzten traste askorekin: hirian balio ez zuenak guretzat ere ez zeukan funtziorik, baina azkenean guk egin behar izaten genuen sua etxe ondoan, edo urteekin, guk eraman ditugu besteen zaborrak garbigunera. Bai, besteen zaborrak. Botatzeak pena ematen digu, baina besteei zer eta zertarako ematen diegun pentsatzeak ez digu gatazkarik sortzen: guk kentzen dugu bistatik behar ez dugun hori eta hor konpon.

Halako zerbait egiten dugu Afrikarako edo birziklatzeko ematen ditugun arropa eta gauzekin ere. Guri balio ez diguten gauza batzuek beste askori balio liezaieketela egia da, baina guk apurtu, zikindu eta desitxuratu duguna ez da inorentzat opari polita, eta herri gehienek garbigunea daukate.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA