Onintza Enbeita

Denontzat

2026ko azaroaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aurten ez da babarrun urtea izan. Jendeak, ordea, nahi ditu. Azaroaren erdia joan da, eta orain arte alerik eskatu ez duen jendea hasi da eske. Ez daukagu. «Nola ezetz?», esaten digute: «Urtero erosten dizkizuet!». Ez dut nik ezetzik esango, baina irailetik ari zaigu jendea enkarguak egiten, eta azaroa da. Biltzekoak bilduta daude. Batzuek esaten dizute orain amaitu dituztela iazkoak, besteek orain hasten dutela neguko menua. Arrazoi izango dute guztiek, baina aurten azaroan etorri direnentzat ez daukagu ezer. Gehienek ulertu egiten dute euren erritmoa eta gurea ez direla berdinak, baina batzuk haserretu egiten dira. Muturra okertzen dute. Gutxi-gutxiek hitzez azaltzen dute haserrea: «Hurrengo urtean ez dizkizut hartuko!», «saldu ezinik zabiltzanean ea nork eramaten dizkizun»… Gustura erantzungo nieke askori, baina paso egiten dut. Ez du merezi. Norberak pasatzen du haiek baino okerrago. Urtean lau aldiz etortzen dira erosteko asmoz eta guztietan badute zerbait: haiek nahi dutena ez daukazula, daukazuna eskasa dela, garesti dagoela… 

Kontua da aurten bezero jatorrentzat ere ez dela babarrunik izan gurean. Eta okerragoa dena: azokako mamala bakarrak ez izatearren beste guztien prezioan jarri dugu kiloa. 25 eurotan. Konfiantza baino zerbait gehiago behar da indaba prezio horretan erosteko, daukan lan guztia kontuan izanda ere.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA