Onintza Enbeita

Egun on

2026ko urriaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

2024ko irailean gertatu zen, AEBetako unibertsitate batean. Zazpi gizonezkok neska bat drogatu eta bortxatu zuten behin eta berriz. Zakiletan ketamina jartzen ei zuten neskaren baginara bortxaz sartu baino lehen. Zazpi ziren: pelikuletan ikusten ditugun anaidi horietako bateko kideak. Gorbata eta guzti daude argazkietan, irribarretsu. Familia onetako semeak. Seguru nago telebistaren batek gaiarekiko interesik erakutsi balu, norbaitek kale inkestaren batean esango zukeela jatorrak zirela mutilak, igogailuan beti ematen zituztela egun onak. Biktimak unibertsitatea utzi behar izan zuen. Bortxatzaileen zigorra saiakera bana idaztea izan zen, eta zazpitik bi etxera bidali ei zituzten. AEBak urrun daude hemendik, baina Pelicot eta konpainiaren Frantzia hor ondoan dago, manadak Iruñean bertan eraso egin zuen. Adibideek munduari sua emateko gogoa areagotzen dute; bertotik hasita, jakina.

Feminismoa muturreko kasuetan oinarritzen da: begira ezazue zenbat muturreko kasu dauden zuen inguruan. Hiltzen edo bortxatzen duten emakume bakoitza muturreko kasutzat hartuko genuke gizarte sanoa bagina. Indarkeria normalizatuegi daukagu, eta hari jartzen zaizkion zigor barregarriek beti jende bera asaldatzen dute. Polizia lanpetuta dago errugabeak hiltzen, eta erasotzaileek hor jarraitzen dute igogailuetan egun on esanez. Jator-jator.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA