Onintza Enbeita

Epstein

2026ko otsailaren 21a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Epsteinen zerrendak loa kentzen dit. Gugandik urruti gertatu zela dirudi, baina oso gogorra da dena. Ez dakit sareetan esaten ari diren guztia egia den edo ez, baina kontatzen denaren laurdena ere nahikoa litzateke han ibili omen zirenei heriotza traumatikoak desio izateko. Gizon aberats bat dago guztiaren erdian: oso aberatsa eta zuria. Haren inguruan emakume zuri eta aberats bat edo beste, eta gizon zuri aberats mordo bat elkartu ziren. Hortik aurrera gutxi gorabehera kontatu digutena dakigu: pedofilia, hilketak, bortxaketak, pertsonen trafikoa, prostituzioa praktikatzera derrigortutako neskak… kontua da gizon hori politikan agintzera iritsi zela. Nazioartean eragin zuten hainbat erabakiren atzean egon zitekeela iradokitzen digute haren inguruko berriak.

Bat pentsatzen hasten da ea hurbilago ere halakorik ez ote den izango. Epsteinen zerrendan badira espainiar estatuko politikari eta ekonomiari lotutako izenak ere. Agian, hemen hurbil Epsteinik ez da izan, baina beste abizenen batek maneiatu zezakeen politika. Kontua da halakoak pentsatzen hasten naizenean munduak beldurra ematen didala. Aitak esaten dit munduak ezetz, mundua habitatzen duten pertsonek ematen dutela beldurra. Hala da. Ez dago pertsona ar zuri aberatsak baino animalia asegaitzagorik, eta ase ezinak edozer egitera eramaten ditu. Edonori. Edonoiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA