Onintza Enbeita

Ez da bakarra

2026ko urtarrilaren 7a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badakit Txina eta Errusia ez zirela Venezuelara arepak egiteko errezetaren bila joan. Txinak eta Errusiak ere boterea nahi dute. Badakit Putin ez dela santua. Usaintzen dut Xi Jinpingek Afrikaren konkistan jarraitu nahi duela. Garai batean bloke baten edo bestearen artean aukeratzen genuen geopolitikara begiratuta, litekeena da orain zailagoa izatea aukera. Hala ere, Trump entzuten duenak nahiko lan badu lasai lo egiten. Hura entzutea nahikoa da haren etsaien laguna izatea pentsatzeko. AEBetara orain arte joan zaizkien etorkinak zaborra direla esan du, eta galdera erretorikoa utzi du airean: ea zergatik ez diren Suediatik, Danimarkatik edo Norvegiatik joaten euren herrialde ederrean lan egitera. Esaldi horretan Hitlerren arraza arioaren goraipamen itzela dago. Esan zezakeen munduko beste edozein herrialde, baina badaezpada, prototipo guztien arabera jende ilehoria eta zuria bizi den herrialdeetako jendea eskatu du. 

Honezkero otsoak ez du hanka erakusten atearen azpitik: bota du atea, eta gure bila dator. Askatasuna, bakea eta demokrazia aldarrikatzen ditu, baina faxismoa dakar. Venezuelara eta mundu guztira. Trump ez dago bakarrik. Agintari eta ejerzito asko daude beste leku batzuetan hark Venezuelan egin duena egiteko prest. Elkar gaitezen, mugi gaitezen eta eraiki ditzagun bizitzeko modu libreak txikitik handira. 

 

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.