Onintza Enbeita

Eztabaidan

2026ko urriaren 31
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azken urteetan asko eztabaidatu dut gaur gauean zerbait ospatzeaz edo paso egiteaz. Nik badakit Arimen Gaua, Gau Beltza… edo dena delakoa bere horretan ez zela gure aitak kalabazak husteaz kontatzen duena. Hori argi dago. «Gurean ez da halakoez inor gogoratzen», esaten didatenean, ordea, sutan jartzen naiz. Etxe batean ez gogoratzeak ez du esan nahi ezer egon ez denik. «Kalabaza sasoia», esan zidaten behin: «besterik gabe». Ados nago. Kalabaza, gaztaina eta perretxiko sasoia. Udazkena. Gauza bat argi dago, hala ere: sasoiak aldatu egin dira eta gu eztabaidan ari garen denboran gizartea ez dago guri begira, eta Euskal Herria mundua bezain kapitalista da, eta abiadura kontsumista honetan sartuta bizi garen jendeari berdin zaigu zer nondik datorren. Gure herrietako erakusleihoak sorgin eta mamuz beteko dira gaurko, eta guk gure kutsuarekin ospatu ahal izan dugun zerbait, sekula kontrolatu ezingo dugun kutsuarekin ospatzen ari dira gure kaleetan.

Guk herrian urteroko jaia egingo dugu. Ez. Gure amamen eta aitonen garaian ez zuten guk egiten dugun antzerakorik ezer egiten, baina behintzat, euskaraz elkartzen gara, belaunaldi askok parte hartzen dugu eta hildakoei guk nahi dugun lekua ematen diegu. Beste olatu kontsumista horrek ez gaitu erabat gainetik pasatu. Ez dakit noiz arte iraungo dugun, baina eusten ari gara.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA