Onintza Enbeita

Grafia

2026ko azaroaren 22a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

1768an Karlos III.ak irakaskuntza gaztelaniaz egin zedila agindu zuen, ordura arte hala egiten ez zen leku guztietan. Euskaraz baino ez zekiten umeak zigortzeaz harantzago, euskara administraziotik kanporatzeko bidea hasi zuen. Izan ere, hezkuntza gaztelania hutsean eskainita, euskarak zilegitasun soziala galdu zuen. Hizkuntza batak balio zuen gauza inportanteetarako, eta besteak ez. 1902ko azaroaren 21eko Errege Dekretuak eskolan gaztelania bakarrik erabiltzeko agindua ezarri zuen Espainiatzat hartzen den lurralde guztian, eta 1926an zigorrak ezarri zitzaizkien gaztelaniaren irakaskuntza oztopatzen zuten irakasleei. 1923an, Primo de Rivera diktadoreak, Espainiako ekitaldi ofizialetan, aktetan eta erregistro ofizialetan gaztelania ez beste edozein hizkuntza erabiltzea debekatu zuen. 1938an Francoren gobernuak euskarazko izenak debekatu zituen, eta 1949an, hilarrietako euskarazko inskripzioak ezabatu egin zituzten.

Euskara hezkuntzatik, erregistroetatik eta hilarrietatik ere ezabatu dela jakinda, sinistu egiten duzue abizen bat b-rekin edo v-rekin idaztea kasualitatea dela? Bakoitzak jakingo du bere izen-abizenak nola idatzi, baina ez dezagun ahaztu, historiak gaztelania garbian idatzitako hainbat lege eta debeku gordetzen dituela, eta horiek erakusten digutela zeren arabera hartzen diren grafiaren gaineko erabakiak hemen.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA