Onintza Enbeita

Greba

2026ko azaroaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Greba egitearen aldekoa naiz. Ez dut ulertzen greba egunetan lanera joateko eskubidea aldarrikatzen dutenek zer esan nahi duten. Badakit haiek ez dutela beren burua eskiroltzat hartuko, baina lanerako eskubidea ezin da egon lan baldintza duinak izatearen gainetik. Bestela, lanerako eskubideak nagusiek esplota zaitzaten baino ez dizu balioko. Beti eman didate amorrua dirurik, denborarik eta energiarik batere galdu gabe beren bizimodua hobetzen ikusi dutenek. Bihar ere izango da halakorik. Lanera ez joateko arrazoia ez dira lan baldintzak zuzenean, baina bistan dago greba dela langile klaseari eta jende xumeari oraindik ere gelditzen zaigun arma indartsua. Produzitzeari adinagatik eta baldintza fisikoengatik uzten diogunean ez gara sistemarentzat baliagarriak, baina produzitzeari guk hala nahita uzten diogunean, mehatxu handia gara sistema maneiatzen dutenentzat.

Zalantza askorekin ere, Espainian agintean den alderdiak greba nola erabili nahi duen jakinda ere, gure bizitza hobetzeko borroka hauteskunde kanpainaren parte egin nahi dutela usaindu arren, grebak merezi du. Badakit gugandik urrun gertatu den etxegabetze batekin hasi zutela hau guztia, eta hura inbutuarekin sartu ziguten komunikabide zenbaitek ez dizkigute etxe ondoan gertatzen direnak erakusten, baina ez da hori grebarako dugun arrazoi bakarra.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA