Onintza Enbeita

Hausnarketa

2026ko azaroaren 28a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nire familia gipuzkoarrak ez du berdin pentsatzen, baina nik berriz ere frogatu dut Athleticek daukan gauzarik ederrenetako bat ereserkia dela: askotarako balio du, ez futbolaz hitz egiteko bakarrik. Berdin du zure alderdia zein den, non dagoen, nondik datorren, zu noiz iritsi zaren, zu iritsi zinenean nola zegoen: adin batetik gorako gizonek inoiz ez dute isilik egotea onartuko. Beti emango dute iritzia: baita eskatzen ez zaienean ere. Emakumea bazara, ordea, kontuz: alderdi guztiek behar izaten dituzte loreontziak tarteka. Nahiz eta kolorea emango dizuten, edo tamaina aukeratzen utzi… oso gutxitan hartuko zaituzte kontuan azaroaren 30etik aurrera. Ez da berdin nork agintzen duen. Egon gaitezke borrokara ohituago edo kolpeak hartzeko prest, baina batzuk eta besteak ez dira erabat berdinak. Denei gustatzen zaie gizartean modan dauden pertsonek haien aldeko botoa eskatzea. Esplotatuegi dagoen kontua da, zeren eta hemen denok dakigu nor den nor, baina badaezpada, bideoak publikatzen dituzte guztiek. Gero eta estatubatuarragoak dira hauteskunde kanpainak hemen: hitzaren zentzurik txarrenean, jakina.

Batzuetan pentsatzen dut honek ez daukala nondik heldu, eta hala ere, beti dago gehiago harrituko nauen zerbait. Eta hala ere, beti dago botoa ematera eramaten nauen ohitura edo indar sekretu bat.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA