Onintza Enbeita

Herentzia

2026ko azaroaren 21a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Herentziak eztabaida politikoan sartzen dira hauteskunde kanpainetan, eta pozik ari naiz horren gaineko iritziak irakurtzen han eta hemen. Urtean zehar ez da zalantzan jartzen halakorik: eman diotenak zer egingo du? Edozelan ere, «kobratu nahi baduzu, kotizatu egin behar duzu» lemaren garaiotan, herentziek kontraesana dakarte. Izan ere, bistan dago guztiok ez garela leku beretik abiatzen kotizaziora. Batzuk Melillan edo Ceutan hesia salto eginda iristen dira gurera, beste batzuk fabriketako langileen seme-alabak dira, ikasketak ordaintzeko lan egin behar dutenak asko dira, badira gerra zibila deitu zioten hartan familiaren ondasun guztiak galdu zituztenak, hiriko gune lasaietan txaletetan bizi direnek lasai prestatu ditzateke oposizioak, lantegien ondoan egindako etxeetan pilatuta daudenek nahikoa lan dute isiltasuna aurkitzen, azalaren koloreagatik etxerik alokatu nahi ez zioten gurasoak izan dituenak ez zuen denbora asko egingo etxe batean… eta inork ez daki nola aberastu ziren aitona-amona edo gurasoengandik dirutza jaso duenak erdia eginda dauka.

Halakoetan (eta beste askotan) Sabino Cuadrarekin gogoratzen naiz. Aspaldi esan zuen Madrilen: «San Anbrosiok esan zuen bezala, aberatsa dena lapurra edo lapurren seme-alaba da». Esaldi horretan zalantzazko baieztapen bakarra da ea San Anbrosiok halakorik esan ote zuen.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA