Onintza Enbeita

Herria

2026ko azaroaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Herriaz hitz egiten dugu han eta hemen, baina nik neuk ere askotan izaten dut zalantza herria nor edo zer ote den. Edo garen esan beharko nuke akaso. Herria badira goizeko seietan lanera doazen langileak, ezin dira herria izan haien izerdiarekin aberastu direnak, edo haien eskubideak murrizten ari direnak. Herria badira pankarten atzean eskubide sozialak eskatzen dituztenak, ezin dira herria izan haiek jipoitzera joaten diren poliziak. Herria bagara emakumeok, ezin dira herria izan hala izateagatik bakarrik hiltzen gaituzten gizonak. Herria bada euskaraz mintzo dena, ezin da herria izan euskaldunen hizkuntza eskubideak etengabe zapaltzen dituen jendea. Herria bada osasun sistema publiko indartsuaren alde sutsuki ari den erizaina, ezin da herria izan ospitale pribatuan aberasten ari den medikua. Herria bada seme-alaben ikasketak ordaintzeko hiru edo lau lan batera egin behar izan dituen gurasoa, ezin da herria izan herentzian hartutako milioiekin bizi dena.

Herria denok gara eta ez da inor. Herria, horrela, abstraktuki ez dakit zer den, baina ni herritar batzuekin munduaren azkenera joango nintzateke eta beste batzuekin inora ere ez. Hamabost egun daramatzagu herriaz berbetan, baina gaur inoiz baino argiago dago bertsolari on hark kantatu zuena: herria ez da lau urtean behin zabaltzen den boto kutxa.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA