Onintza Enbeita

Nagia

2026ko urriaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azaroaren 29an hauteskundeak egingo dira Espainiako Gorteetarako. Bizkai, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako herritarrak bozkatzera deituta gaude, beraz. Hasi da eztabaida: bozkatu behar dugu, ez dugu bozkatu behar, boteretsuei men egin diezue, ez diegu menik egin, beldurragatik bozkatuko du jendeak, konbikzioak ditu jendeak… Zaila da ezkerrak izan behar lukeenaz eta eskuina benetan denaz eztabaidatzea. Tarte gutxi dago arrazoiketarako. Bakoitzak bere jarrerak eta erabakiak justifikatu behar ditu hemen, eta guztiek nahi dute ongizate komunaren erantzule izan. 

Nahiago nuke Frantziako Gobernurako bozak direnean hainbeste irakurriko bagenu hango alderdiei buruz. Gure ez-normaltasuna zein barneratuta dugun erakusten halakoetan. Penagarria da. Nik badakit gutxi gorabehera zer egingo dudan azaroaren 29an, baina nagi handiz egingo dut egingo dudana. Nagitu egiten nau eztabaida faltak eta nagitu egiten nau gure botoa faxismoa gelditzeko bakarrik izateak. Gustatuko litzaidake ezkerra indartzen ari garela sinistea, baina gizarte kontserbadorea da gurea. Eta badira ukitu ezin diren gauzak eta kausak. 

Azaroaren 30ean berdin izango da astelehena, baina astea hasteko modu asko daude: pentsio publikoekin, pentsiorik gabe, osasungintza publikoarekin, osasungintzarik gabe, kalean eta libre, sukaldean, armairuan… 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA