Onintza Enbeita

Ordezkariak

2026ko martxoaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Joan da martxoaren 8a. Lagun batekin berbetan egon naiz asteburuan egun hauetan kantatu behar genukeenaren eta kantatzen dugunaren gainean. Ez zaizkigu saio guztiak nahi bezain txukun atera. Batzuetan nahi duguna esaten dugu, beste batzuetan ahal duguna, eta askotan errimek eta neurriek onartzen digutena. Gure buruaren gainean lupa handia daukagu jarrita, ordea. Zorrotza gehienetan. Txiste txarrak egiten ditugunean ere zeri buruz ari garen pentsatzen dugu: behin eta berriro. Esaten dugunaren egokitasunaz, eskatzen zaigunaz, eskatu behar zaigunaz, ematen dugunaz, eman behar dugunaz: guztiaz pentsatzen dugu. Eta ez dakit beste sortzaile batzuek halako kezkarik duten. Ez dakit gizonek halako kezkarik duten. Pentsatzen dut badituztela printzipioak, esan nahi dituztela gauza batzuk, eta beste batzuk ez, baina ez daukate presio berdina. Hau da, ez dute pentsatzen haiek esaten ez dutena esan gabe geldituko denik, edo jendeak ez ditu hartzen kolektibo baten ordezkaritzat. Gu bai. Gutako bakoitzak emakume guztiak ordezkatzen ditu, edo feminista guztiak, edo transfeminista guztiak, eta bat-batean ari gara.

Beste martxoaren 8 bat joan da. Eta esan nion lagunari, lasai egoteko. Egokitasunean eta behar diren gauzetan asmatu dugula. Ez dezagula geure burua geuk zalantzan jarri. Urte guztian beste batzuek egingo dute hori gure partez eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA