Onintza Enbeita

Ospa dezagun

2026ko urriaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bihar historiako lapurreta handienetakoaren hasiera ospatuko dute espainiar-espainiarrek. Kolon izeneko gizon bat Ameriketara heldu izana ospatuko dute, eta horretarako soldaduak aterako dituzte kaleetara. Espainiartasunari gorazarre egitea modan jartzen ari den honetan, lehenago nazka ematen zidaten gauza askok beldurra ematen didate. Ahuntza sokan lotuta ateratzen diren berdez jantzitako gizon-emakumeek atzerakada ematen didate; gehiago badakidanean zer defendatzera atera nahi duten kalera edo dagokion tokira. 

Espainiar abertzale asko atera dira gordelekutik. Beldurra ematen dit egin dezaketenak. Beldurra ematen dit daukaten inpunitateak. Beldurra ematen dit asko direla pentsatzeak. Beldurtuta nago gazteen artean duten arrakastaz. Ez dio beldurrak inporta. Urteak daramatzagu esaten biharko egunean ez dugula ospatzekorik ezer, baina agian, diskurtsoa aldatu egin behar dugu. Gauza asko ditugu ospatzeko. Bai, ospatzeko eta pozteko. Ospa dezagun mila aldiz saiatu direla gure herria desagerrarazten eta oraindik bizirik gaudela. Ospa dezagun, kostata bada ere, badela adibidez kitxuaz hitz egiten duen jendea. Ospa dezagun ez Espainiak, ez Europako herrialde supremazistek ez zutela nahi izan zuten guztia lortu. Eta sinets dezagun gure eskuetan ere badagoela Israelek Palestina ez desagerraraztea.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA