Onintza Enbeita

Polizia

2026ko maiatzaren 27a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintza oldartu egin zaie, Palestinatik bueltan etorri direnean, Israelgo poliziaren torturak jasan dituzten herritarrei. Probokazioaz-eta hitz egin ziguten hasieran, baina irudiek argi erakusten dute Loiuko aireportuan ez zela probokaziorik izan poliziaren aldetik izan ezean. Inork ulertzen ez duen moduan jipoitu zituzten ertzainek flotillako lagunei harrera egitera hurbildu zirenak. 

Ondo dago polizia eredu berriez hitz egitea, baina gustatuko litzaidake eredu zaharrarekiko ardurak ere hartuko bagenitu, edo balituzte. Bakoitzak hartu behar du bere erabaki politikoen ardura, eta Ertzaintza ez da orain erotu. Hau guztia interes politiko batzuei erantzuteko hartutako erabaki multzoaren emaitza da. Urte askotan izan dute ertzainek herritarrak jipoitzeko askatasuna eta inpunitatea. Arazoa da orain arte batzuk bakarrik izan direla kobratu dutenak eta jende askok uste izan du merezita kobratu dutela. Orain inork ulertu ezin dituen egoeretan oldartzen da polizia, eta Eusko Jaurlaritzak jarraitzen du justifikatzen, isiltzen, baloiak alboko zelaira botatzen… Euskal Herriko egoera politikoa asko aldatu da azken hamabost urteetan, baina polizia ez. 

Erridikuluaz hitz egingo genuke borrek minik egingo ez balute, baina Loiun izan zirenek minbera izango dute oraindik gorputza. Ea nola esplikatzen diguten orain esplikatu ezin dena.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA