Onintza Enbeita

Sareak

2026ko uztailaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Frantziako Gobernuak onartu egin du 15 urtetik beherakoei sare sozialen erabilera debekatzea. Momentuz, Iparraldea deitzen diogun eremuan eragingo digu legeak. Asko gara nerabeek pantailak gehiegi erabiltzen dituztela esaten dugunak: umetatik hasten direla sare sozialetan sartzen, engantxatu egiten direla, arriskuak daudela… ahaztu egiten zaigu, ordea, helduok ere pantailan bizi garela. Denok ditugu minutuero sareren batean sartzen diren lagunak, eta gure inguruko umerik gehienak gurasoen telefonoetatik hasi ziren sareetara sartzen gurasoek lasai bazkaltzen zuten bitartean, edo kuadrillakook kafea lasai hartzen genuen bitartean. Gero, umeek arazo bat dutela konturatu gara, baina gure arazoan sakontzeko minutu gutxi hartu ditugu. 

Gu sareetan bizi garen bitartean, 15 urtetik beherakoek sareetan zer dagoen jakiteko kuriositatea izango dute. Ez gara izan gai zentzua erabiltzeko, eta, gutxienez, debekuak pentsatzeko balio beharko liguke. Bestela, gu hiru ahizpok amari zigarroak sutara botatzen ibiltzen ginen garaia bezain erridikulua izango da guztia. Zeren guk amari esaten genion ez erretzeko eta ezkutuan erre egiten genuen, eta gure amak esaten zigun ez erretzeko eta berak asko erretzen zuen. Arazoa sarea bera da, ez hura erabiltzen duen gaztea. 15 urtetik gorakook ere neurtu dezagun gure jarrera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA