Onintza Enbeita

Tejero

2026ko martxoaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez dakit zer espero duen jendeak esango dugula herritar xumeok Antonio Tejero militar kolpista hil dela jakin eta gero. Titular asko bete ditu haren heriotzak, baina beste hainbeste idatzi ziren bizi zela egin zituenen ondorioz. Hil eta gero denok ontzen garela esaten dute, baina hala ote? Ez dakit nik zein puntutaraino ondu daitekeen Tejeroren figura. Ingurukoek asko maiteko zuten. Horren dudarik ez daukat. Guztiok dugu maitasuna hartu eta emateko eskubidea, edo aukera, edo luxua bizitza honetan. Kontua da, ingurukoetatik aparte, jende askori ukatu ziola maitatzeko eskubidea Tejerok. Militarra zen, zer nahi duzue, bada? Militarrek nazioak salbatzen dituztela irakatsi zigun guri irakasle batek, baina denborarekin konturatu naiz hori ez dela horrela. Nazioek segurtasunaren izenean militarrez betetako ejerzitoak eratzen dituzte, eta gero, ez dakit nondik edo badakit nondik salbatzeko, haien zerbitzua eskatzen dute. Gaur egungo nazioek, ordea, haien buruarengandik. Izan ere, akademia militarrek Tejero bezalako kolpistak sortzen dituzte, baina kolpista horiek neutralizatuko dituzten militarrak ere akademia militar beretan hezten dira. Eta horrek pentsarazten dit momentuaren arabera edozein militar egon daitekeela alde batean edo bestean, estatu kolpean inbolukratuta edo hura gelditzeko brigadan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA