Onintza Enbeita

Tortolaraino

2026ko azaroaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eztabaida politikoaren maila asko jaitsi da. Hemen ari gara eskuinaren eta ezkerraren arteko hil edo biziko gerra batean, baina ez dakigu ia ezer programa politikoez. Egia da badirela erantzuten saiatzen direnak, baina beste batzuk ez dira ekonomialariak, ogasunean adituak, garraiolariak… Badakit batek ezin duela denari buruz jakin, baina estatu bateko presidentea izan nahi duzunean, gai bakoitzaren inguruan zer egin nahi duzun jakin beharko duzu, bada? Burla ere egiten diote elkarri batzuek eta besteek. Harrigarriki eta lotsagarriki. Emakumeok bihotzeko aldizkariak baino ez ditugula irakurtzen iradokitzen dute, edo bihotzeko aldizkariak emakumeok bakarrik irakurtzen ditugula. Ustez independentzia nahi zuen batek dio presidentearen anbizioa esplotatu zutela nahi zutena lortzeko. Elkarrizketetan norbere aldekoei laguntzen zaie, eta kontrakoei, galdetu baino gehiago, kontra egin. Horrela daramagu bolada luze bat: ez da kanpaina bakarrik. Gogaikarria da. Eta gu, hegoaldeko euskaldunok, honen parte gara edo egin gaituzte, edo nahi gabe ere leku guztietan ikusten dugu.

Hau ezin da izan independentzia inoiz baino gehiago behar dugula esateko arrazoi bat. Burujabeak izateko eskubidea ez digu zentzuz egindako eztabaida politikoak eman edo kenduko, baina tortolaraino nagoela esan dezaket, ezta? Bada, horixe, tortolaraino nago.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA