Onintza Enbeita

Ulermena

2026ko azaroaren 5a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Oftalmologoarenean izan naiz aitarekin. Erizainekin ibili den artean lasai ibili da aita, baina medikuaren kontsultara sartzerakoan, laguntza eskatu dit. Hasi zaizkio galdezka, eta aita urduritu egin dela kargutu naiz. Zalantzak zituen, baina nola azaldu gaztelaniaz: begia, tentsioa, bista, kataratak, ebakuntza, istripu batean izorratutako begia... Medikuak gaztelania garbian esplikatu dizkio hemendik aurrera egitekoak, eta gero, praktiketako kideari esan dio begiratzeko berriro aitaren begietara zenbait gaixotasunen ondorioak zuzenean ikusteko. Itzulpena egin diot aitari ahots lasaiz: merezi duelako eta ez daukalako zertan zooan dagoen tximua bezala sentitu elkarren artean hizkuntza arrotzean ari diren mediku biren aurrean. Orduan, medikuak galdetu dit ea gure aitak ulertzen al dion gaztelaniaz ari denean. Sua piztu zait urdailean. Lasai erantzuten saiatu naiz: «Jakina! Gure aitak esaten diozun guztia ulertzen dizu. Arazoa da zuk ez diozula berari ulertzen eta horrek urduri jartzen duela». Behiak trenari bezala begiratu dit. Pentsatzen dut barregarriak irudituko zaizkiela askori haiena ez den hizkuntza batean mina esplikatzen saiatzen diren gizon-emakumeak, baina haiek egiten dutena hain lotsagarria ez balitz, guk egin beharko genuke barre haien ezjakintasunaz.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA