Onintza Enbeita

Zortea

2026ko urriaren 6a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nik badut etxe bat. Bat eta bakarra. Gure inguruan jende asko dago etxe bat baino gehiago dituena, ordea. Batzuek oporretarako etxe bat daukate sorterrian, beste batzuek erosi egin dute oporretarako etxea hondartzadun leku epelen batean, herentzian jasotako etxea dutenak ere badira, bikotean elkartzerakoan etxe bat sobran izan dutenak ere bai… Arrazoi bat baino gehiago egon daitezke, baina gugandik urruti joan gabe jende askok ditu etxe bat baino gehiago. Horrek ez du jendea gaizto, kapitalista eta esplotatzaile bihurtzen. Gehiago esan daiteke: gizarte honetan normaltasunez onartzen dira etxe bat baino gehiago izateko arrazoiak. Berdin du ezkerrekoa edo eskuinekoa zaren.

Kontua da Madrileko Maricarmenen kasua bezalakoak lehertzen direnean jende guztiak ematen duela bere iritzia. Baita egokia ez denean ere. Orduan entzuten diezu bati eta besteari, eta konturatzen zara inork ez duela etxearekin negoziorik egiten. Mundu guztiak dauka etxea merke alokatuta, mundu guztia da jatorra maizterrekin, mundu guztiak dio maitasun handia gurasoek hondartzan erosi zuten etxe hari… eta, jakina, beste gauza bat dira putre funtsak. Eta bai, putre funtsak beste liga batean daude, baina bizitzak plus txiki bat eman digun herritarrok ere onartzen dugun baino hobeto aprobetxatzen ditugu gure zortea eta pribilegioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA