Itxaro Borda

Adrenalina

2026ko urriaren 20a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Igande gaueko ETBko berriak hartu ditut eta Europako hainbat hiriburu sutan ikusteak kezkatu nau: Paris, Lyon, Marseilla, Limoges, Milano eta Tirana, besteak beste. Baionako suprefetura aitzineko bezperako istiluen irudiek ere inarrosi naute, keak baizik ez nituelako begietsi larunbat arrastiri apalean Aturri ibaiaren eskuin aldetik etxeratzean. Denetan eskakizun berdinak dituzte haatik: ikasketa baldintza hobeak, etxebizitza eta elikatzeko zein mugitzeko baliabide merkeagoak...

Manifestazioak bukatzean hasten dira hausleak hurbiltzen, beltzez jantzirik, edozertarako prest estatuaren sinboloak erasotzeko, elkar filmatzen dutela adrenalinaz hantu irudiak gero jarraiko informazio kateetara igortzeko. Gutariko bakoitzak badu alabaina estatuarekiko arrangura bat eta udaletxeren bateko dorrea erortzen begiztatzeak mendeku zaporea ukan dezake gehiagoko gogoetarik gabe, insurrekzio giroa eta ordena biak maite ditugulako funtsean.

Badakigu alta biolentzia hutsak eta arpilaketek legitimoak diren aldarrikapenen zilegitasuna ezeztatzen dutela. Eta gainera infantilizatzen gaituzte.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA