Itxaro Borda

Aire-epaileak

2026ko ekainaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Etsigarria da frantses gobernuak iragan asteko zakur-bero episodioa nola kudeatu duen ikustea. Ministroak ez dira agertu, klimatizatzaile burrunbatsuz freskatu beraien bulego distiratsuetan tapalakatu baitira tenperaturak berez apaldu artean. Prentsaurrekoa egin dutenean, zazpi egunen buruan, guzia kontrolpean dagoela entzun dute kazetari eta herritar medusatuek, ez dagoela ondorio negatiborik, beroaldi uhinak ezagutzen eta menperatzen dituztela. Bukatzean, hilak kontatuko dira eta Jainkoaren nahia dela erranen dute!

Aurrekontu murrizketen aitzakian trantsizio ekologikoari zegozkion diru-parteak txikitu dira, bereziki jende arrunten eguneroko egokitzapena segurtatzeko pentsatuak ziren sos-lerroak: etxe zaharkitu franko, neguan hozkailuak dira eta udaran irakiten dabiltzan kobrezko tupinak. Igurikatzenago eta arazoa potolotzenago dela argi dago. Muturretako eszeptikoen eta lobbyen diskurtso axolagabeez harago, egoerari moldatzeko baliabideei berehalako baiezkoa emanez gero dirua baztertu eta denek irabaziko genuke: nola ez dakite hori gure aire-epaile entzutetsuek?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE