Onintza Enbeita.
BIRA

Aliantzak

2023ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Ondo hasten diren egunak gaizki amaitu daitezke. Guztioi gertatu zaigu eta gertatuko zaigu. Notizia bezala, kuriositatea pizten du alkatetzari hogeita lau orduz eutsi dion gazteak. Eguerdian makila hartu eta gauean alkoholemia tasa gaindituta, berriz ere entregatu egin behar. Ondo dago dimititzea, alkateak eredugarria izan behar duelako ardura hartzea, inork eskatu gabe erabakia norberak hartzea... gauza on asko azpimarratu dakizkioke Bermeoko alkate izan berri denari.

Orain, ez dezagun anekdota horrekin estali larunbatean Euskal Herrian gertatutako guztia. Ondo dago gauza kuriosoak lehen orrira ekartzea, baina jazoera hori, bermeotarrentzat tristea izango dena seguruenetik, anekdotikoa da. Eta protagonistak bere burua erretiratu egin du fokupetik eta alkatearen aulkitik. Orain badira fokupean jartzen jarraitzeko beste hainbat gauza. Atzo Feijook esan zuen PP erabakigarria izan dela Euskal Herrian EH Bilduri agintzen ez uzteko. Titular horretan jazoera gehiago laburtzen dira alkoholemia kontrol batean baino. Eta ez, ez du balio esateak paktuak leku guztietan egiten direla. Egin egiten dira, baina ez da gauza bera faxismoaren kontrako aliantzak sortzea, edo estrategikoki komeni zaizulako faxismoarekin berarekin aliantza taktikoak egitea. Ez da gauza bera eta ez da inoiz izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.