Itxaro Borda

Arma zuriak

2025eko ekainaren 14a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantzia behere horretako kolegio batean 14 urteko ikasle batek begirale bat labanaz sastakatu eta erail du. Arma zuriak dira jada eztabaidagai. Bestelako armak edukitzea debekatua da, zorionez, eta baimen bereziak behar dituzte ehiztariek. Hauek, halaber, aski sarraski egiten dute animaliei eta batzuetan beraien artean tiroka dabiltzanean… Lehen ministroak arma zurien kontrolatzeko legedi bat plantan ematea aipatzen du, baina nola egin laban suitzar balios bat sakelan ukaitea delarik gutariko bakoitzaren urguilua?

Tragedia hutsak gertatzen dira eremu babestu gisa irudikatzen ditugun eskoletan. Estatu Batuetan aspalditik zabaldua da masa hilketen ohitura jasanezina, eta izurria Europara hedatzen ari dela dirudi. Azken aldian Austrian gertatu da zoritxarra. Ez dugu ahantziko duela bi urte pasa, nerabe batek Donibane Lohitzunen hil zuen irakaslea… Egia da armek, eta agian arma zuriek are gehiago, halako faszinazio morbido bat sortzen duketela gugan, Albert Camusen Arrotza nobelaren bukaeran, herioari deika, distiratzen zuen laban zorrotz haren antzera…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.