Onintza Enbeita

'Basqueak'

2024ko urriaren 2a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Demagun Euskal Herrian jaio zinela. Eskola pribatu garesti samar batera eraman zintuzten. Dakigun moduan, halakoetan euskara ez da ia existitzen. Irakasgaia bera badago, baina ez da ardatzekoa; beraz, ordu eta garrantzi gutxi eskaintzen zaizkio. Eskolan ez zizuten euskararik irakatsi, beraz. Gerora, baina, ez duzu ikasteko denborarik eta interesik izan edo ez duzu beharrik sentitu. Jendearen aurrean aitortu duzu gustatuko litzaizukeela euskaraz komunikatzea, baina ezin duzula euskaraz ez jakitearren baztertuta sentitu zinelako. Ez dakit non egongo den erdaldun elebakarrak artatzen ez dituen anbulatorio, taberna, udal edo kuadrilla hori, baina kontua da, nahiz eta ez jakitearen pena erakutsi, ez duzula orain ere euskara ikasteko asmorik erakutsi. Hori bai, orain Euskal Herritik kanpo arrakasta lortu duzu eta vascoa izatea eraiki duzun pertsonaiaren parte da.

Pertsonaia internazionalak eraiki ditugu hemen: Basqueak. Euskal herritarrak izateaz harro daude, baina gaztelaniaz mintzo dira. Edo ingelesez. Horretarako denek daukate astia, dirua eta interesa.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.