Pariseko laborantza gertakizun erraldoia itxi da iragan igande arratsean eta antolatzaile xifrituek muturra beltz zuten bilduma egiteko tenorean: aurten behirik ez eta bisitari kopurua laurdenez apaldu da. Uste komunaren arabera, jendea feriara dator, trumilka, hormonaz eta ekai kimikoz hantu abereen mirestera, frantses jenioaren lorpen teknikoak balira bezala, industria alorreko rafale gerla hegazkinen edo EPR zentral nuklearren antzera.
Laborari batzuen eskakizunak ontzat ematearen erruz, mundu errurala atzera doa ekologia mailako diskurtso, lege eta praktikei dagokienez. Eta harroki gainera… baina, eta hor dago koska, aburu-ikerketek erakusten dute herritarren gehiengoa, nekezal guneetakoak barne, neurri sanitario zorrotzen alde agertzen dela. Martxoko hauteskunde hauetako gai garrantzitsua da masa medietan aipatzen ez den arren.
Ez ziren behiak bakarrik falta feria horretan, bio agentzia eta laborantza organikoa lantzen duten elkarteak eta erakundeak ere bai. Herritarrak, beharbada, eskas handi hori ez du begi onez ikusten…