Itxaro Borda

Bertso bulimia

2026ko urriaren 25a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Larrazken honetan, arrazoi sentimentalengatik nagusiki, ez dut astirik ukan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako sailkapen saioak telebistan zuzenean ikusteko. Gaurkoan aldiz, ETB On delakoari loturik bizi naiz Hazparneko, Altsasuko, Donapaleuko edo Lekeitioko ekitaldiak burutik buru irentsiz. Halako bertso-bulimia batek harrapatua nauka, nire osasun mentalaz dudak ukaiteraino. Saioak bata bestearen ondotik begiesteak dopamina edo plazeraren hormonaren ekoizpen naturala segurtatzen omen du... antsietate zerbait halaber, ez dugulako deus huts egin nahi!

ETB On plataformak judiziozki —hala idatz lezake Tartas zaharrak— sartzen ditu suspensea elikatzeko cliffhanger batzuk atal bakoitzaren bukaeran. Baina egia erran, ondorioak ez dira House of cards edo Orange is the new black telesailak olde bakarrean hartzen genituenean bezain larriak: insomniorik ez dago, alderantziz baino, batzuetan bertsoaren erritmo monotonoak lotara bulkatzen gaituelako. Eta saio bederaren artean yoga pixka baten egiteak sedentaritatearen gaitzetatik libratzen gaitu. Hori ere eskertzekoa da! 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA